Abeltzain bat hil da Urizaharrean, traktore azpian harrapatuta

Gizona traktorearen eta atoiaren artean zegoela, hura mugitu eta azpian harrapatu du. 66 urte zituen.

Urizaharra (Araba). JUANAN RUIZ / FOKU
2020ko ekainaren 1a
20:12
Entzun 00:00:0000:00:00

 66 urteko abeltzain bat hil da gaur arratsaldean, Urizaharrean (Araba). Harrapatuta geratu da bere traktorearen eta atzean zeraman atoiaren artean. Ezbeharra 14:00ak aldera gertatu da, Urizaharra eta Bastida batzen dituen A-3202 errepidetik gertu.

Gizona behi talde batekin ari zen lanean; traktorearen eta atoiaren artean zegoela ibilgailua mugitu egin zaio, eta azpian harrapatu du. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Efe albiste agentziari adierazi dionez, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertara joan dira, baina ezin izan dute ezer egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.