66 urteko abeltzain bat hil da gaur arratsaldean, Urizaharrean (Araba). Harrapatuta geratu da bere traktorearen eta atzean zeraman atoiaren artean. Ezbeharra 14:00ak aldera gertatu da, Urizaharra eta Bastida batzen dituen A-3202 errepidetik gertu.
Gizona behi talde batekin ari zen lanean; traktorearen eta atoiaren artean zegoela ibilgailua mugitu egin zaio, eta azpian harrapatu du. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Efe albiste agentziari adierazi dionez, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertara joan dira, baina ezin izan dute ezer egin.