Nafarroako gizarte zerbitzuen esku zegoen haur batek bere buruaz beste egin duela salatu dute

Duela hilabete gutxi, umearen zaintza kendu zioten amonari. Zaurituta aurkitu zuten, eta atzo gauean hil zen, erietxean.

Nafarroako Justizia Jauregian jarri dute salaketa. IDOIA ZABALETA / FOKU
Edu Lartzanguren.
2020ko ekainaren 2a
08:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Gobernuaren gizarte zerbitzuen zaintzapean zegoen 9 urteko haur bat hil zen atzo erietxean, ustez bere buruari eragindako zaurien eraginez.

Senideek salatu dutenez, gizarte zerbitzuetako egoitzako gelakideek aurkitu zuten joan zen asteko asteartean, konorterik gabe. Iruñeko erietxe batean egon da geroztik, «garun heriotzan», eta atzo hil zen.

Salatu dutenez, amonarekin bizi zen haurra, gurasoak euren herrialdera itzuli ondoren. Gizarte zerbitzuek zaintza kendu zioten amonari urte amaieran, haurraz behar bezala arduratzerik ez zuela argudiatuta.

Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegian jarri dute salaketa, baina epaileak Tuterara bideratu du, dena han jazo delako.

Nafarroako Gobernuko eledun Javier Remirezek «atsekabea» adierazi du, eta «protokoloa martxan» jarri dutela zer gertatu den jakiteko. Edonola ere, adingabeko bat tartean egonda, «zuhurtzia» eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.