3 urteko ume bat leihotik erori da Sestaon

Konortea galdu gabe zegoela eraman zuten Gurutzetako erietxera

Gurutzetako erietxera eraman zuten haurra. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Berria
2020ko ekainaren 2a
08:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Astelehenean gertatu zen ezbeharra. 3 urteko haur bat Sestaoko (Bizkaia) etxe bateko hirugarren solairuko balkoi batetik erori zen.

Oraindik ez dakite zergatik erori zen. Burua baranda baten kontra jo zuen erortzean. SOS Deiak-eko langileek Gurutzetako erietxera eraman zuten. Haurrak ez zuen konortea galdu artatu zutenean.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.