Noiz sortua: 2020-06-06 15:21:41

George Floyd eta Elhadji NDiaye oroitu dituzte Iruñean

Poliziak NDiaye atxilotu zuen tokian egin dute elkarretaratzea, Arrotxapea auzoan. Egiturazko arrazakeria salatu eta antolatzearen garrantzia nabarmendu dute.

Ane Eslava -

2020ko ekainak 6

«Orain, denok, nirekin ukabila altxa ezazue, eta pentsatu galdutako bizi beltz guztietan; jendea galdu duten familietan, soilik gure azalaren kolorearengatik. Balioa dugu, ahotsa dugu, adimentsuak gara, indarra dugu, eta ez dugu merezi gertatzen ari dena». Karima Bah gazte afrikarraren hitzek hartu dute gaur eguerdian Marcelo Zelaieta eta Artika kaleen arteko gunea. Han bildutako lagunek adi entzun dituzte Flor de Africa taldeko neskaren eta haren kideen aldarriak, eta «gora borroka antirrazista» oihukatu dute behin eta berriz haiekin batera. Hori izan baita mezu nagusia Elhadji NDiaye eta George Floyd oroitzeko ekitaldian. Arrazakeriaren aurkako hainbat taldek antolatu dute, Black Lives Matter lelopean (beltzen biziak inporta du).

Ez da NDiaye toki horretan omentzen duten lehen aldia, baina gaurko ekitaldiak indar berezia hartu du, poliziak Estatu Batuetan hildako George Floyd gogoratzeko ere balio izan duelako, bai eta arrazakeria eta poliziaren indarkeria salatzeko ere.

2016ko urrian, Iruñeko Arrotxapea auzoan, Espainiako poliziek Elhadji NDiaye gazte senegaldarra bortizki atxilotu zuten: lurrean izan zuten, mugitu ezinda, eta ondoren eta arrastaka eraman zuten furgonetaraino. Poliziaren arabera, gaztea ziegara eramateko bidean konturatu ziren ez zuela arnasa ez hartzen, eta Chinchilla kaleko egoitzan hil zen. Hala ere, gerora zabaldu ziren bideoek eta lekukotasunek zalantzan jarri zuten bertsio ofiziala, erakutsi baitzuten poliziek kalean bertan utzi zutela NDiaye konorterik gabe. Oraindik ez da gertatutakoa argitu.

Ordutik, maiz egin dituzte haren omenezko ekitaldiak Iruñeko auzo horretan, eta plaka bat ere jarri zuten 2017an. Gaurkoan, NDiaye eta Floyd oroitzeko minutu bateko isilunea egin dute, eta krabelinak utzi dituzte plaka dagoen tokian. Maskarak jantzita eta segurtasun distantziak mantenduz egin behar izan dute protesta, baina neurriek ez diete indarra kendu aldarrikapenei.

SOS Arrazakeria, Flor de Africa eta Africa United taldeetako kideek hitz egin dute. Azpimarratu dute iragan maiatzaren 25ean Floyd hil zuten berdinek hil zutela duela hiru urte NDiaye. Haiek ez ezik, poliziak hil dituen pertsona beltz guztiak izan dituzte gogoan.

«Amorrua antolatu behar dugu»

SOS Arrazakeriako Ebru Donek egiturazko arrazakeria salatu du: «Nazkatuta gaude, haserre, poliziaren zigorgabetasunarengatik, poliziaren gehiegikeriengatik, identifikazioengatik, atxiloketa bortitzengatik, kontrol diskriminatzaileengatik; hori guztia ez da kasualitatea».

Horren aurrean, antolatzearen garrantzia nabarmendu du: «Amorrua antolatu behar dugu: elkartasun sareak ehundu eta alternatibak sortu». Orain arte bezala, NDiaye oroitzen jarraituko dutela eta Floyd ere ez dutela ahaztuko ziurtatu du: «Amorru honen hazia gure bularrean eramango dugu beti, justiziaren alde borrokan jarraitzeko».

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Zumarragan bilduta. ©/ Ordiziako Udala

Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere, eta gogorarazi du distantzia mantendu ezin denean maskara erabili beharra dagoela. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu.

Jair Bolsonaro. ©Joedson Alves / EFE

Bolsonarok positibo eman du COVID-19an

Oihane Puertas Ramirez

«Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. Hura izan da COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat, eta horrek ekarri du Brasil herrialde kutsatuenetako bat izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna