AEB

Trumpek Nazioarteko Zigor Auzitegiaren aurkako neurriak agindu ditu

Hagan dagoen epaitegiko funtzionarioei zigor ekonomikoa ezarri die, eta bisak ukatu, AEBen ustezko gerra krimenak ikertzeagatik. Nazio Batuen Erakundeak adierazi du «kezkatuta» dagoela.

Trump, gaur, Etxe Zurian. OLIVER CONTRERAS / POOL / EFE
Edu Lartzanguren.
2020ko ekainaren 11
21:09
Entzun

Donald Trump AEBetako presidenteak jomugan hartu ditu Nazioarteko Zigor Auzitegiko funtzionario batzuk, militar estatubatuarrek Afganistanen ustez eginiko gerra krimenak ikertzen ari direnak. Haien kontrako zigor ekonomikoak agindu ditu. Iaz, NZAren fiskalburu Fatou Bensoudariri bisa ukatzeko agindu zuen. Auzitegiaren lana «estatubatuarren eskubideen aurkako eraso bat» dela esan du Etxe Zuriko buruak, eta AEBn burujabetza murriztu nahi duela. Errusiaren «eraginpean» aritzea leporatzen dio Trumpek Hagan (Herbehereak) egoitza duen auzitegiari.

Nazio Batuen Erakundeak «kezkatuta» zegoela adierazi du, Stephane Dujarric eledunaren bidez. Azaldu duenez, NBEk «oso gertutik» zainduko ditu afera. Gogoratu duenez, Mike Pompeo AEBetako Estatu idazkariak lehen ere argi utzi du AEBk dituzten betebeharrak aintzat hartuta zigortuko dituztela funtzionarioak. Izan ere, NBEren egoitza nagusia New Yorken dago, eta Trumpek, besteak beste, AEBetan sartzeko bisa ukatu die NZAko funtzionarioei.

1998. urtean sortu zuten NZA, gerra krimenak, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak epaitzeko. Martxoaren 5ean ikerketa hasteko baimena eman zuen, argitzeko Afganistanen AEBek, talibanek eta hango gobernuak ustez eginiko gerra krimenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.