Mundua

Gerald Ford AEBetako presidente ohia hil da, 93 urte zituela

Richard Nixonek =i Watergate=i auziagatik dimisioa eman ondoren hartu zuen kargua; beraz, ez zuten herritarrek hautatu. Bihotzeko arazoak zituen aspalditik.

2006ko abenduaren 27a
10:49
Entzun
Hain justu, joan den azaroan ebakuntza egin zioten Minnesotako (AEB) Mayo erietxen, bihotzeko arazo horiek medio.

Gerald Ford 1913ko uztailaren 14an jaio zen Omahan (Nebraska, AEB). 1974 izendatu zuten presidente, Watergate auziagatik dimisioa eman zuen Richard Nixon errepublikanoaren oinordeko. AEBetako historian hauteskunde bidez hautatua izan ez den presidente bakarra izan da. Hala ere, gutxi iraun zuen karguan: 1976an Jimmy Carter hautagai demokratak irabazi zion bozetan.

Hala ere, Nixonen zuen sonaren oso bestera, politikari zintzoarena lortu zuen Fordek. Nixoni "barkatu" egin zion Fordek, eta hainbat analistek uste dute keni horrek eragotzi ziola hauteskundeak irabaztea.

Xehetasun gehiago hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.