Futbola

Mendoza, Palacios, Lareo eta Torre, beste urtebete Realean

Laurei ekainaren 30ean amaitzen zitzaien kontratua, eta talde txuri-urdinean segituko dute.

Mendoza, Palacios, Lareo eta Torre, beste urtebete Realean
Mendoza, Palacios, Lareo eta Torre, beste urtebete Realean Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2020ko ekainak 22

Aurreko astean Marta Cardonak, Claudia Blancok eta Carla Bautistak taldea utziko zutela iragarri eta gero, Realak lau kontratu berritze iragarri ditu: Nuria Mendozarena, Kiana Palaciosena, Manu Lareorena eta Maddi Torrerena. Laurei ekainaren 30ean amaitzen zitzaien kontratua, eta talde txuri-urdinak beste urtebeterako kontratua egin die.

Nuria Mendoza funtsezko jokalaria izan da ailegatu zenetik talde txuri-urdinaren atzealdean. Azken denboraldian nabarmendu da, dena den, batez ere, eta hainbat talderen eskaintza izan duelako zurrumurrua zegoen. Baina Realean segituko du. Maddi Torrek uste baino gutxiago jokatu du azken denboraldian, batez ere azken txanpan.  Baina erdiko atzelari eta euskarri moduan joka dezake, eta horrek aukera desberdinak eman diezazkioke Natalia Arroyo entrenatzaileari.

Manu Lero behetik gora joan ohi den jokalaria da. Denboraldiak ez ditu hasierako hamaikakoan hasten, baina gero beti egiten du bere lekua. Seigarren denboraldia du taldean, eta haren eskarmentua balia dezake Arroyok, ez zelaian soilik, baita hortik kanpo ere. Lan isila egiten du Kiana Palaciosek ere, eta haren indarrak asko laguntzen dio Realari aurrealdean. Nahikari joanez gero, zama handiagoa hartu beharko du golak sartzeko orduan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Kezka adierazi dute lehen arretako hainbat langilek. Argazkian, Bilboko Areilza anbulatorioa. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Osasun sistemak eztanda egingo du»

Maialen Arteaga

Lehen arretako zentroen estutasunak azaleratu ditu COVID-19ak, eta aspaldiko aldarriak hauspotu ditu. Pandemiaren «bigarren olatua» iritsi dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak, baina osasun etxeetan langileen erdiekin eta «lan gainkargarekin» dabiltzala salatu dute.

San Mames zelaia hutsik, Athleticen eta Leganesen arteko partidan, uztailaren 16an. ©Marisol Ramirez / Foku

Athleticeko sei jokalarik positibo eman dute

Berria

PCR probak egin dizkiete futbol jokalariei eta klubetako langileei. Alaveseko hiru jokalariri ere detektatu diete COVID-19 gaitza.

PCR probak egin dizkiete Donostiako Ramuntxo Berri tabernan izandakoei. ©Gorka Rubio / FOKU

Beste 505 positibo izan dira Hego Euskal Herrian

Berria

COVID-19a zuten zazpi pertsona hil dira azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Maddalen Iriarte prentsaurreko batean, artxiboko irduian. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio lehen arretako zentroen egoerari konponbide bat emateko

Olatz Esteban Ezkati

Eragile politiko, sindikal, ekonomiko eta sozialen arteko elkarlanaren beharra nabarmendu du indar subiranistak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna