Zinema

Joel Schumacher zinemagile estatubatuarra hil da, 80 urterekin

Arrakasta handiko filmak zuzendu zituen, St. Elmo's Fire, Flatliners, Falling Down eta The Client besteak beste. Batmanen pertsonaiari buruzko bi pelikula ere egin zituen.

Joel Schumacher. CLAUDIO PERI / EFE
Berria
2020ko ekainaren 22a
21:37
Entzun

Joel Schumacher zinemagilea gaur hil da, haren ordezkariak The Wrap atariari jakinarazi dionez. 80 urte zituen, eta minbizia zuen.

Schumacher 1970eko hamarkadan hasi zen telebistan lanean, eta hurrengo hamarkadan egin zuen zinemarako jauzia. The Incredible Shrinking Woman Richard Mathesonen zientzia-fikziozko nobelaren egokitzapen librearekin (1980) estreinatu zen zineman, baina St. Elmo's Fire (1985), gazte belaunaldi bati buruzko pelikularekin lortu zuen lehenengo aldiz arrakasta. Flatliners-ekin (1990) zientzia-fizkioan sakondu zuen -Julia Roberts gazte batekin—, eta Falling Down-ekin (1993) Michael Douglasekin lan egiteko aukera izan zuen.

90eko hamarkadaren hasieran zuzendari komertziala zen Schumacher eta bere filmek arrakasta zuten. Hala, John Grishamen bi best-seller  egokitu zituen (The Client, 1994; Tiime to Kill, 1996), eta Tim Burtonek abian jarritako Batmani buruzko frankiziari ere heldu zion. Nolanahi ere, Batman Forever (1995) eta Batman & Robin (1997) filmek ez zuten kritika onik izan.

Besteak beste, Veronica Guerin, Tigerland eta The Phamton of the Opera egin zituen aurrerago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.