EAE

Maskarik eta distantziarik ez dute izango HHko eta LHko lehen bi mailetako talde egonkorretan

Hezkuntza Sailak hurrengo ikasturteko protokolo orokorra helarazi du. Batxilergoan aukera egongo da eskolak Internetez ere emateko

Haurrak ikasgela batean, artxiboko irudian. JON URBE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2020ko ekainaren 24a
19:17
Entzun

Ez dute maskara jantzi eta distantzia mantendu beharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleek, betiere irakasleekin batera «bizikidetza talde egonkorren» partaide direnean. Hori jasotzen du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egin duen protokoloak. Orain, ikastetxeek kontingentzia planak diseinatu beharko dituzte, Hezkuntza Sailaren jarraibideak oinarri hartuta.

Eusko Jaurlaritzak hiru egoera aurreikusi ditu: ikasturtea presentzialki hastea, hezkuntza telematikoa eta aurrez aurrekoa txandakatzea eta hezkuntza ez presentziala.

Lehen egoeran, HHko eta LHko eskolak goizez eta arratsaldez emango dituzte. Ikastetxeek aukera izango dute astean arratsalde batean eskolak ez emateko, baina horrek ezingo du eragin ikastorduak murriztea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikastetxeek aukera izango dute eskolak goizez soilik eskaintzeko. Batxilergoan, berriz, eskolak Internet bidez ere eman ahal izango dituzte: lehen mailan gehienez lau orduz eta bigarrengoan hiru orduz. Bigarren egoeran, HHko eta LHko ikasleak ikastetxera joatea lehenetsiko dute. Jangela, berriz, zabalik egongo da lehen egoeran eta bigarrenean ikasle «zaurgarrienentzat» izango da.

Maskarei dagokienez, HHko ikasleek ez dituzte jantziko. Gainera, ikasleek eta irakasleek osatuko dituzten «bizikidetza talde egonkorretan»  ere ez dituzte erabiliko. Gainontzean, metro eta erdiko distantzia mantendu ezin denean jantzi beharko dituzte. Irakasleentzat boluntarioa izango da maskara janztea «bizikidetza talde egonkorretan», baina tartea mantendu ezin duten gainerako egoeretan derrigorrezkoak izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.