Albistea entzun

Merkataritza

BERRIA sare bat osatzen ari da denda txikiei laguntzeko

Uztailaren 25era arte, izena doan emateko aukera izango dute tokian tokiko merkatariek, eta ikusgaitasuna eta bestelako abantailak lortuko dituzte.

BERRIA sare bat osatzen ari da denda txikiei laguntzeko
BERRIA sare bat osatzen ari da denda txikiei laguntzeko Tamaina handiagoan ikusi

BERRIA -

2020ko ekainak 26

Koronabirusaren izurrriarengatik azken hilabeteetan ezarritako konfinamenduak kolpe latza eman die denda txikiei. Haiei laguntzeko asmoz, BERRIA zabalik kanpaina martxan jarri da. Irakurleen eta dendarien arteko haria lotzea da asmoa, denen artean sarea osatzeko.

Izurriaren aurretik ere 500 BERRIAlagun iragarle zituen saltokien sareak. Orain arte, dendariek ordaindu behar izan dute sarean izena emateko. Baina momentuaren zailtasunei erantzuteko asmoarekin, BERRIAk ateak zabaldu ditu, herri eta auzoetako denda txikiek Euskal Herri osoko erakusleiho bat ere izan dezaten. Uztailaren 25era arte doan izango dute izena ematea.

Saltoki bat duenak hemen eman dezake izena tokiko merkataritza ikusgai egiteko Euskal Herriko sarean. Norberak formulario erraz batean sar ditzake bere negozioaren datuak, eta zuzenean lotu sareari.

BERRIAk lau haizeetara zabalduko ditu saltokiak, eta irakurleei eta BERRIAlagunei gomendatuko dizkie. Gainera, udazkenerako bestelako egitasmo batzuk jarriko dituzte martxan, izena ematen dutenekin hitz eginda.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Basoko langile baten heriotza salatzeko elkarrretaratzea, Muxikan, uztailean. ©An Maruri Aransolo / Busturialdeko Hitza

Langile bat hil da Karrantzan, baso lanetan

Iker Aranburu

Ertzaintzaren arabera, mozten ari ziren zuhaitz bat gainera erori zaio.

Euskaltelek Derion duen egoitza ©Miguel Toña (Efe)

Euskaltel Masmovilen esku geratu da

Jokin Sagarzazu

Euskal operadorearen akzioen %98 erosi du. Jabe berriak esan du eutsi egingo diela egungo lanpostuei, eta gehiago sortzeko asmoa agertu du.

Anbulantzia bat Donostiako kale batean ©Gorka Rubio (Foku)

Pandemiak bizi eta osasun aseguruen salmenta handitu du

Jokin Sagarzazu

Kutxabankek bikoiztu egin ditu asistentzia sanitariokoak. Auto aseguruetan oso txikia izan da hazkundea, Mapfreren arabera.

Patrice Caine Thalesko kontseilari ordezkaria. ©Julien de Rosa / Efe

Thalesen seinaleztapen adarra erosteko lehiatik kanpo geratu da CAF

Iker Aranburu

Frantziako konpainiak Hitachiri salduko dio filiala, 1.660 milioiren truke. Merkatuetako analista askok ziurtatu dute CAF Talgo erosten saiatuko dela  

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna