Albistea entzun

Eskozia

Poliziak Glasgowko erasoaren ustezko egilea hil du

Sei lagun zauritu dituzte Eskoziako hiriaren erdialdean, tartean polizia bat; ospitaleratu egin dituzte, zauri «larriak» dituztelako.

Glasgow erdialdea, gaur, erasoaren ostean
Glasgow erdialdea, gaur, erasoaren ostean EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko ekainak 26

Erasotzaile batek sei lagun zauritu ditu Glasgow erdialdeko hotel batean (Eskozia). Poliziak ez du xehetasunik eman gertaturikoaz, baina ohar batean adierazi du «gizonezko susmagarri bat» tiroz hil dutela, eta jada ez dagoela «arriskurik publikoarentzat». Hori bai, zehaztu du «gertakari serioa» izan dela, eta zauritu guztiak ospitalera eraman dituztela, tartean polizia bat; zauri «larriak» dituzte.

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak herritarrei eskatu die erasoa gertatu den eremura ez hurbiltzeko. The Guardian-en arabera, erasoa izan den hotela asilo eskatzaileak hartzeko erabili dute berrogeialdiak iraun bitartean.

Hasieran, gutxienez hiru lagun hil dituztela zabaldu dute Erresuma Batuko hedabideek, baina Poliziak ez du informazio hori baieztatu erasoaren ostean egindako adierazpenetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Xeik Jarrah auzoko bizilagun palestinarrak etxegabetzearen aurkako manifestazioa, Jerusalemen. ©ATEF SAFADI / EFE

Palestinarren esku dauden milaka lur bereganatu nahi ditu JNFk

Iosu Alberdi

Juduen Funts Nazionalaren arabera, erregistratu gabeko 17.000 eremuren jabe da erakundea. Prozesuak aurrera eginez gero, milaka palestinar etxerik gabe utziko lituzkete
Jendea giza laguntza jasotzeko zain, Kandaharren. ©M. SADIQ / EFE

Afganistanen 18 milioi lagunek behar dute giza laguntza

Arantxa Elizegi Egilegor

Gobernuak kontraerasoa abiatu du Lashkar Gahn, AEBen laguntzarekin. Egunero 30.000 pertsonak egiten dute ihes etxetik
Suhiltzaileen helikoptero bat sute bat itzaltzen saiatzen, Turian, joan den astean. ©Mahmut Serdar Alakus / EFE

Suteak Ipar Mazedoniara, Albaniara eta Kosovora zabaldu dira

Maddi Iztueta Olano

Lau dira hildakoak Albanian, Bulgarian eta Kosovon. Europako Batasunak laguntza bidali du kaltetutako eremuetara.

Gobernuaren aldeko miliziak, Heraten. / ©Jalil Rezayee, EFE

Afganistanen 18 milioi pertsona daude giza laguntza beharrean

Arantxa Elizegi Egilegor

Helmanden egoera larria da. Lekukoek salatu dute herritarrek ezin dutela etxetik irten, tiroz hilko dituzten beldur.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.