Noiz sortua: 2020-06-28 22:17:45

Valentzia 73-75 Baskonia

Baskonia, ACB ligako finalera

Bigarren zatian irauli du emaitza Valentziaren aurka, atsedenaldira bederatzi puntu atzetik joan eta gero. Etzikoa ligako bigarren finala du hiru denboralditan.

Finalera sailkatu direla ospatzen Baskoniako jokalariak
Finalera sailkatu direla ospatzen Baskoniako jokalariak EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola -

2020ko ekainak 28

Baskoniak ACB ligako finala jokatuko du etzi. Bartzelona izango du aurkari Valentzian (20:00). Ligako bigarren finala izango du etzikoa Baskoniak hiru denboralditan. Duela bi urte, Real Madrilen aurka galdu zuen (3-1). Etxeko taldea menderatu behar izan du finalera heltzeko: 73-75. Bigarren zatian eman dio buelta emaitzari, bederatzi puntu atzetik joan delako atsedenaldira (42-33). Defentsako lana estutzearekin batera eta aurkariaren uztaipean errebote gehiago hartzearekin bat lortu du etxekoen lehen zatiko jardun ona iraultzea. 31 puntu baino ez ditu sartu Valentziak bigarren zatian. 

Hirukoen bitartez irabazi nahi izan du partida Valentziak (41 aldiz jaurti du), eta lehen zatian ia hautsi du aurkaria, ikaragarri pila asmatu duelako. Nahiko egin du Dusko Ivanovicen taldeak etxekoen jaurtiketa jarioari eusten, eta horretan funtsezkoa izan da Zoran Dragicen lana. Hark eutsi dio taldeari erasoan. Taldeko onena izan da puntuak sartzen, 21 egin baititu partida osoan. 

Bigarrenean, erasoan, Shavon Shieldsen ekarpena ona izan da, eta oro har, talde guztiak jokatu du lehen zatian izan ez duten grinarekin, erasoan eta defentsan. Ondo asko azaldu du hori dena eta jokalarien lana Ivanovicek partida ondoren: "Gozatzen ari naiz jokalari hauekin. Lan handia ari dira egiten". Finalera begira, erantzun laburra eman du: "Behin irabazi digu Bartzelonak fase honetan. Ikusiko dugu bigarrenean...". 

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ordizian Barrena parkearen goiko aldean, osasun etxearen alboan jarri duten gunea. / ©Jon Ruiz

Ordizia, Etxezarreta kaleko zerbitzarien emaitzen zain

Jon Ordoñez Garmendia

Ekainaren 27az geroztik Etxezarreta kaleko ostatuetan ibili direnei PCR probak egiteko eskatu die Osakidetzak, badaezpada, eta ilara luzea sortu da horretarako jarritako gunean. Ordiziako Udalak bertan behera utzi ditu gaur hastekoak ziren udalekuak, eta Ordiziako EH Bilduk, kanpaina.

Herritar batzuk PCR proba egiten, Ordizian ©Jon Urbe / Foku

Hego Euskal Herriko herritarren %4,3k izan dute COVID-19a

Irati Urdalleta Lete

Seroprebalentzia azterketaren emaitzen arabera, ia 124.000 pertsona kutsatu dira Hego Euskal Herrian.

Maskara sorta salgai ©Marisol Ramirez / Foku

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna