Futbola

Nuria Rabano fitxatu du Realak

Ezker hegaleko atzelaria da, 21 urte dauzka, eta azken lau denboraldietan Deportivon jokatu du.

jarraia183606.jpg
Berria
2020ko ekainaren 30a
19:24
Entzun 00:00:00 00:00:00

Realak egin du datorren sasoirako bigarren fitxaketa: Nuria Rabano 21 urteko ezker hegaleko galiziarra. Deportivon aritu da azken lau sasoietan, eta azkenekoan, hegaleko atzelari onenetakoa izan da. Gemma Gili erdilaria da klubak iragarri zuen lehen fitxaketa.

Bestalde, Martin Odegaard Bartzelonan izan da gaur, mina baitu eskuin belaunean. Ikusteko dago sasoia amaitu artean gehiago jokatuko duen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!