Realak egin du datorren sasoirako bigarren fitxaketa: Nuria Rabano 21 urteko ezker hegaleko galiziarra. Deportivon aritu da azken lau sasoietan, eta azkenekoan, hegaleko atzelari onenetakoa izan da. Gemma Gili erdilaria da klubak iragarri zuen lehen fitxaketa.
Bestalde, Martin Odegaard Bartzelonan izan da gaur, mina baitu eskuin belaunean. Ikusteko dago sasoia amaitu artean gehiago jokatuko duen.