Albistea entzun

euskal presoak

Berriro mugimendu bat espetxe arloan

Hilabeteetako etenaren ondoren, Espainiako Espetxeetako Erakundeek zazpina Euskal Herriratze, gerturatze eta hirugarren gradu agindu dituzte azkenaldian.

Logroñoko kartzela.
Logroñoko kartzela. Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2020ko uztailak 11

Etxerat elkarteak atzo jakinarazi zuen Espainiako Espetxeetako Erakundeek beste bi euskal preso gerturatu dituztela Euskal Herri inguruko kartzeletara —Josune Oña Alacant I-eko espetxetik (745 kilometro) Logroñokora (170 km) eta Gari Arruarte, Almeriakotik (1.005 km) Soriakora (260 km)—, eta bi horiekin, Madrilek azkeneko lau astean, hilabeteetako eten bati bukaera emanda, euskal presoei dagokienez 21 mugimendu egin ditu.

PSOE 2018ko ekainean Espainiako Gobernura iritsi zenean, batez ere urte hartako azaroan hasi zen euskal presoen mugimendu batzuk egiten. 2019an Espainiako Gorteetarako bi hauteskundeak egoteak —apirilean eta azaroan— geldialdi bat ekarri zuen, eta ondoren segitu zuen geldialdiak COVID-19agatik. Duela aste batzuk hasi ziren berriro mugimendu batzuk egiten. Hala ere, Espainiako Gobernuak oraindik ez du iragarri espetxe politikaren aldaketa.

Ekainaren hirugarren astetik aurrera bost Euskal Herriratze egin ditu Madrilek: Francisco Jose Ramada (Iruñera, Murtzia I-etik), Kepa Arronategi (Aita Menni Arrasateko zentrora, Zueratik), Igor Gonzalez Sola (Iruñera, Soriatik), Jagoba Codo (Martutenera, Logroñotik) eta Fernando Alonsorena (Martutenera, Villabonatik), eta iragarriak ditu Sebas Etxaniz (Martutenera, Villabonatik) eta Oier Urrutiarena (Langraizera, Logroñotik). 2018ko udatik 2019 amaitu arte bost Euskal Herriratze egin zituzten Espetxeetako Erakundeek.

Gerturatzeak, zazpi izan dira ekainaren erditik aurrea: Alvaro Arri Pascual (Burgosera, Castellotik), Asier Mardones (Logroñora, Alacantetik), Gorka Lupiañez (Logroñora, Topasetik), Jose Luis Barrios (Zuerara, Granadatik) eta Asier Rodriguezena (Soriara, Granadatik), eta aipatutako Josune Oña eta Gari Arruarterena. 2018ko udatik 2019 bukatu arte 26 euskal preso hurbildu zituzten Euskal Herri inguruko kartzeletara.

Joan den apiril bukaeratik zazpi euskal presori eman diete hirugarren gradua: Jagoba Codo, Fernando Alonso, Xabier Agirre, Jose Ramon Foruria, Sebas Etxaniz, Txus Martin eta Oier Urrutiari. 2018ko udaztik 2019 amaitu arte, bosti.

BERRIAren datuen arabera, espetxean 239 euskal preso daude gaur egun: Euskal Herrikoetan 8 —2, zentroan—, Espainiako Estatuko besteetan 195 eta Frantziakoetan 36.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Sanchezek lortuko du inbestidura aurrera ateratzea»

Gurutze Izagirre Intxauspe

Erronka nagusiak gizarte gaietan daudela uste du Anduezak, eta horretarako politikak garatzea da Alderdi Sozialistaren lehentasuna. Nazio auzia ez dago gizartearen kezken artean, haren aburuz.
Josu Urrutikoetxea —bizkarra emanda— eta Jordi Evole, <em>No me llame Ternera</em> dokumentaleaan. ©BERRIA

Auzi bat, ikuspegi desberdinak

Enekoitz Esnaola

Josu Urrutikoetxeak gehienbat ETAren hilketei buruzko galderak erantzun behar izan ditu 'No me llame Ternera' dokumentalean; maiz aipatu du «sentitzen» duela. Gainetik jorratu dute «gatazka».
 ©BERRIA

Torturak blaitutako irail hura

Gotzon Hermosilla

Egunotan 30 urte beteko dira Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro Espainiako polizia indarren eskuetan zeudela hil zirenetik. Haien kasuek argitu gabe jarraitzen dute.
Josu Urrutikoetxeari elkarrizketa

«Gure gatazka politikoan tresna izan beharko luke komunikazioak»

Enekoitz Esnaola

Josu Urrutikoetxeak dio Euskal Herrikoa auzi «politikoa» dela azaldu nahi izan diola Espainiako gizarteari 'No me llame Ternera' filmean. Ikusi du dokumentala, eta uste du «hari» hori falta zaiola. Gaur estreinatuko dute, Donostiako Zinemaldian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.