Sua piztu da Angeluko basoan

Xibertako pinudiak su hartu du arratsaldean, eta hogei hektarea baino gehiago erre dira. Suhiltzaileak lanean ari dira, eta inguruko etxeak hustu dituzte.

2020ko uztailaren 30a
20:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Ostegun arratsaldean, ke beltza zabaldu da Angelun (Lapurdi). Sute bat piztu da Xibertako basoan, Atturri ibaiaren bokaletik gertu. Suhiltzaileak lanean ari dira, eta Blancpignon auzoko herritarrak handik kanporatu dituzte. Sua etxeetatik oso gertu dago.


Suhiltzaileek ura botatzen duen hegazkin bat eraman dute garrak itzaltzeko. BOB EDME

Sutea Angeluko Xibertako Oihanean. BOB EDME

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.