Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.

Kaltzda Zahar eguneko zenroa, Bizkaian. MARISOL RAMIREZ/FOKU
2020ko abuztuaren 3a
12:00
Entzun

Uztailaren 18an, Eusko Jaularitzako Osasun Sailak eguneko zentroak eta zahar etxeak ixteko agindua eman zuen, hainbat herritan agertzen ari ziren oldarraldien ondorioz. Zentroak ixteaz gain, zahar etxeetako egoiliarren bisitak murriztu zituen, eta baita egoiliarren irtenaldiak ere. Iragan astean, ordea, Nekane Murga Osasun sailburuak adierazi zuen murrizketa horiek arinduko zituztela, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eguneko zentroak irekitzeko erabakia hartu dute. Salbuespenak izango dira Eibar, Elgoibar, Orio eta Zarautz (Gipuzkoa); hango zentroak itxita egongo dira oraindik, azken egunetan atzemandako oldarraldien ondorioz.

Zahar etxeetako murrizketek indarrean jarraituko dute abuztuaren 9ra arte. Mugaturik izango dute irteera, eta ezin izango dute zahar etxetik irten, eraikinaren eremu barruan ez bada. Halere, Jaurlaritzak bisiten neurriak arindu ditu, eta egoiliarrek bi pertsonaren bisita izateko aukera izango dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.