Koronabirusa

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA/FOKU
2020ko abuztuaren 11
11:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Iragan astearen amaieran, zenbait kasu atzeman zituzten Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan (Nafarroa), eta larunbatean PCR probak egiten hasi ziren osasun langileak. Nafarroako Osasun Sailak gaur jakinarazi du 150 test egin dituztela eta 30 pertsonak eman dutela positibo. Lan eremuarekin zerikusia du agerraldiak, kasu gehienak laborarien artean atzeman baitituzte. Jarraipen epidemiologikoa egiten segituko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.