Aire garraioa

Hegoaldeko aireportuek iazko bidaiarien laurdenak baino gutxiago izan dituzte uztailean

Iazko hilabete berarekin alderatuta, Loiun %75 jaitsi da bidaiari kopurua, Forondan %65, Hondarribian %88 eta Noainen %83. Merkantzia garraioa, berriz, antzeko erritmoan dabil, Gasteizen bereziki.

Loiuko aireportua, artxiboko irudi batean.
Loiuko aireportua, artxiboko irudi batean. Luis Tejido / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2020ko abuztuak 12

Hego Euskal Herriko aireportuetako jarduna apurka esnatzen ari bada ere, oraindik ohiko erritmotik oso urrun dabiltza. Ekaineko azken astean baimendu zituzten lehen hegaldiak, eta uztaileko bidaiari kopurua ez da iristen iaz hilabete berean mugitu zituzten laurdenera. AENA Espainiako aireportuak kudeatzen dituen elkartearen datuen arabera, uztailean 150.866 bidaiari mugitu ditu Loiuk, iazkoen %25. Foronda izan da bidaiari gehien izan dituen bigarren aireportua: 6.053, iazkoen %34,5; Iruñea hirugarrena: 4.048, iazkoaren %16,4 eta Hondarribia azkena: 3.939, iazkoen %12.

Hegaldiei dagokienez zifrak hobeak dira: Loiuk hegaldien %39,7 izan ditu –uztailaren 15era arte Espainiatik kanporako hegaldi oso gutxi izan ditu–; Iruñeak %61, Hondarribiak %35,7 eta Gasteizek %90,2. Azken datu hori ulertzeko Forondaren ezaugarriak ezagutu behar dira, bertan jarduten duten konpainia gehienak merkantziak garraiatzen baitituzte, eta merkantzia garraioak gizakienak baino muga gutxiago ditu. Tonei dagokienez, iazkoen %91,5 mugitu zituzten Gasteizen. Miarritzeko aireportuak ez ditu datuak publiko egin.

Uztailera arteko datuetan ere aldea nabarmena da. Larrialdi egoeran ia ez zen hegaldirik egon eta argi ikusten da etenaren eragina datuetan. Loiutik 1.060.988 bidaiari igaro dira, iaz tarte berean pasa zirenen %31,2; 55.361 Hondarribitik, %29,7; 54.356 Noaindik, %39; eta 23,910 Gasteiztik, %23,9. Hegaldi kopuruari dagokionez, Gasteiz da gutxien nozitu duena, %17 baino ez da jaitsi; eta garraiaturiko merkantzia kopuruari erreparatuta %8,5 baino ez du murriztu tona kopurua. Iazkoarekin alderatuta Loiuk hegaldien %40,3 izan du, Noainek %48 eta Hondarribik %34,1.

 

 

 

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Paziente bat, ZIUan, osasuneko profesional baten arta jasotzen. ©Andoni Lubaki / Foku

Kutsatzeen katea ez da eten, eta goia jo du ospitalean daudenen kopuruak

Arantxa Iraola - Maddi Ane Txoperena Iribarren - Irati Urdalleta Lete

Nafarroan bigarren olatuko kutsatu kopururik handiena izan dute (578), eta Gipuzkoako kutsatze tasa 500 kasutik gorakoa da jada. Murrizketak Iparraldean ere: ostatuek 22:00etarako itxi beharko dute

Antigorputzak atzemateko testak, artxiboko irudi batean; immunitate sistemaren erantzuna neurtzen dute. ©ROBERT GHEMENT / EFE

Gaitzei aurre egiteko ahalmena

Arantxa Iraola

Sendo behar da immunitate sistema eritasunei aurre egiteko; izurriak lehen lerrora ekarri ditu gorputzaren babes mekanismoei buruzko jakingarriak. Aldagai askok eragiten dute

 ©ENRIC FONTCUBERTA / EFE
Iruñeko taberna atari bat, atzo. ©JESUS DIGES / EFE

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna