Hezkuntzako langileei PCR probak egiteko asmoa du Nafarroako Gobernuak

Irakasleei eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei egingo dizkiete probak.

Osasun langile bat PCR proba egiten, Donostian.
Osasun langile bat PCR proba egiten, Donostian. Idoia Zabaleta/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Esteban Ezkati -

2020ko abuztuak 31

Ostiralean hasiko da ikasturte berria Nafarroan, eta, harturiko neurrien artean, Gobernuak PCR probak egiteko plan bat adostu du. Irizpideak erabat zehaztu gabe daude, baina, zertzelada batzuk aurreratu ditu Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak: irakasleei zein administrazioko eta zerbitzuetako langileei egingo dizkiete testak, eta «osasun egoera zaurgarriena» duten irakasleek izango dute lehentasuna

Gainera, proba kopurua handiagoa izango da egoera epidemiologikoa «larriagoa» den eremuetan, kontseilariaren esanetan. Eremu horietan, ikasleei ere testak egitea aztertzen ari da Gobernua. Planaren xehetasunak "datozen orduetan" zehaztuko dituzte.

Kontzentratzeko deia, asteazkenean

Nafarroako hezkuntza komunitateak salatu du «ezjakintasun» eta «informazio falta» nagusi direla ikasturte berriaren atarian. Besteak beste, gaitzetsi dute gobernuak hasiera batean iragarritako 666 irakasleren kontratazioak 173ra jaitsi direla, eta kontingentzia planak nolakoak izango diren oraindik argi ez dagoela.

Hori dela eta, hezkuntza komunitatearekin biltzeko dei egin diote Hezkuntza Sailari, «alderdi pedagogikoak, funtzionalak eta psikologikoak» kontuan izango dituen plan bat diseinatzeko. Era berean, kontratazioen eta kontingentzia planen inguruko informazioa argitzeko galdegin diote Gobernuari. Plan horien barnean, unibertsitateko ikasketak ere kontuan har ditzaten nahi du komunitateak.

Egoera salatu eta aldarriak ikusarazteko, hainbat egitasmo egingo dituzte. Sinadura bilketa bat jarriko dute abian, eta sare sozialetan informazio kanpainari ekingo diote. Bestalde, asteazkenean, kontzentrazio baterako deia egin dute, Nafarroako Jauregiaren aurrean. Deialdiarekin bat egin dute Hezkuntza arloko sindikatuek eta hainbat ikasle mugimendu eta guraso elkartek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Antigeno testa egiten, Zarautzen (Gipuzkoa). ©Gorka Rubio / FOKU

Konplitzen ari da murrizketen xedea: jaitsi egin da intzidentzia

Joxerra Senar

Azken 24 orduetan, 601 positibo erregistratu dira, bezperan baino %19 gutxiago. Pirinio Atlantikoetan nabarmen jaitsi da intzidentzia

Ezkerretik hasita, Amets Lahetjuzan, Bingen Zupiria, Mikel Arregi, Kike Amonarriz eta Arrate Illaro, atzo, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eta orain, aldaketei eutsi

Gotzon Hermosilla

Bukatu da aurtengo Euskaraldia; «aldatutako dinamikei ahalik eta gehien eusteko» deia egin dute eragileek. Lortutako emaitzak, ariguneen ekarpena eta «lankidetza eredua» goraipatu dituzte

Kirmen Uribe, New Yorken. ©Nerea Arrieta

Euskararen erresilientzia goretsi du Kirmen Uribek poema berri batean

Edu Lartzanguren

'Hitzen bat arrastoan' poema irakurri zuen atzo idazle ondarroarrak Durangoko Azoka zabaltzeko ekitaldian. Hizkuntzaren historiako pasarterik beltzenak laburbiltzen ditu, eta, besteak beste, 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera aipatzen du.

Esako urtegia apurtuz gero Zangozan gertatuko liratekeena simulatu dute

Esako urtegia apurtuz gero Zangozan zer gertatuko litzatekeen simulatu dute

Edu Lartzanguren

Minutu gutxiren buruan, urak Nafarroako herri hori ia osorik hartuko luke, Zaragozako Unibertsitateak eginiko ikerketaren arabera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.