Eusko Jaurlaritza

Andoni Iturbe izango da Kultura sailburuorde berria

Joxean Muñozen lekua hartuko du horrela Iturbek. Hala ere, Muñozek sail berean segituko du lanean, aholkulari gisa.

Andoni Iturbe 2018ko Bilboko Ja! jaialdiaren aurkezpenean.
Andoni Iturbe 2018ko Bilboko Ja! jaialdiaren aurkezpenean. Aritz Loiola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko irailak 15

Gaur jakinarazi ditu Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluak onartu berri dituen kargu publikoen uzteak eta izendapen berriak. Horien artean, Joxean Muñozek Kultura sailburuorde izateari utziko diola iragarri du, eta Andoni Iturbek hartuko duela haren ordez kargua. Hala ere, Muñoz lantaldeko kide izango da, aholkulari postuan. Erabaki horrekin, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Kulturako sailburuordetza indartu nahi izan du, Jaurlaritzaren esanetan, «eskarmentu handiko bi izendapen batuz, datozen erronkei modurik onenean heltzeko». Bingen Zupiria Kultura sailburuak Jaurlaritzaren bozeramaile lanak hartu izanak ere eragin zuzena izan du taldearen berrantolaketan.

Bizkaiko Foru Aldunditik helduko da Iturbe Jaurlaritzara (Zornotza, Bizkaia, 1967). Deustuko Unibertsitatean Historia eta Geografian lizentziatu zen, eta 1993. urtean hasi zen aldundian lanean. Ia hogei urtez kultur proiektuen zuzendaritzan aritu zen, 2004tik 2017ra bitartean Kultur Ondarearen Zerbitzuko arduraduna izan zen, eta ordutik saileko zuzendaritza orokorrean aritu da, Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara eta Kulturarako diputatuaren taldean.

Muñozek (Donostia, 1957) bi legealdi egin ditu Kultura sailburuordetzan. 2012an hartu zuen kargua, Cristina Uriarte orduko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak zuzendutako taldearen barruan, eta hala jarraitu du azken lau urteetan Bingen Zupiria sailburuaren ondoan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Herritar batzuk kalean maskara jantzita, Frantzian. ©CAROLINE BLUMBERG / EFE

Birusaren bigarren oldarraldia

Jone Bastida Alzuru

Kasuek ugaritzen jarraitzen dute munduan, eta hainbat herrialdek neurriak zorrozteko erabakia hartu dute. Israelek joan den ostiralean indarrean sartutako itxialdia gogortu du

Bigarren egunez, 800 kasu baino gehiago atzeman dituzte Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Osakidetzak jakinarazi du 9 urteko ume bat hil dela, birusa izanda. Positiboek gora egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; Nafarroan, ez

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna