Kartelak

Nafarroako 33 enpresa zigortu dituzte ikasleen garraioan kartel bat osatzeagatik

CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak dio 2013tik 2018ra Nafarroako Hezkuntza Sailaren lehiaketak banatzeko akordioa egin zutela

Haurrak autobusera igotzen eskolara joateko.
Haurrak autobusera igotzen eskolara joateko. Marisol Ramirez / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2020ko irailak 16

Ikasleen garraioan aritzen diren 33 autobus enpresari 3,36 milioi euroko isuna jarri die Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak, eta beste 15.000 euro enpresa horiek sortutako elkarte bati. Horrez gain, autobus enpresa horiek ezingo dute lan egin aurrerantzean ikasleak eramaten, frogatutzat jo duelako kartel bat osatu zutela 2013tik 2018ra, Nafarroako Hezkuntza Sailaren lehiaketan banatzeko.

Agiri baten bidez, garraio enpresek ukatu egin dute lehiaren aurkako ezer egin dutela. Haien iritziz, Nafarroako Gobernuak gertatutakoa «oker interpretatu» du, eta hori da ikerketak erakutsitako bakarra. Autobus konpainiek ohartarazi dute isuna ordaindu behar izateak haietako asko ixtera behartuko dituela, jada «egoera oso kritikoan» baitaude. Itxialdian ez zuten lanik egiterik izan, eta, orduz gero, aisialdiari eta kirolari lotutako zerbitzu gehienak bertan behera geratu dira.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen garraioan aritu ziren legearen aurka zigortutako 33 enpresa horiek. 2019-2020 ikasturtean, esaterako, 115 eskolatako 14.498 ikasle garraiatu dituzte lehiaketa horien bidez kontratuak lortutako autobus enpresek. Zortzi urtean ibilbideak banatu zituzten enpresek, legez kontrako akordio baten bidez, betiere lan karga bermatzeko.

CNMCk dio garraio sorta bat lehiaketan ateratzen zenean, enpresa bakarrak aurkeztu zuela hautagaitza, eta beste hainbat ez zirela agertzen, «ibilbide horiek bere gain hartzeko gaitasuna izan arren». Egin izan balute, prezioek behera egingo zuten, baina enpresa bakarra uztean beti lehiaketan, hark finkatzen zuen salneurria. «Karteleko enpresek zortzi urtean banatu zituzten aukeratutako ibilbideak, txandak eta konpentsazioak ezarriz, lan karga eta prezioak ziurtatzeko».

Orain, ordea, CNMCk zigorrak ezarri dizkie. Zehazki, 3,36 milioi euroko zigorra ezarri die, eta horiei «akordioa eratu zuen» elkarteari ezarritako 15.000 euroko zigorra gehitu behar zaizkie. Gainera, CNMCk martxan jarri du administrazioak berriz kontratatzea debekatzeko prozedura, erabaki zigortzailea Espainiako Kontratazio Publikoaren Kontsulta Batzordera igorriz. Zigortutako enpresen elkartea Nafarroako Garraio Enpresen Elkartea (ANET) da. Garraio enpresen artean, berriz, Compañia Navarra de Autobuses SA enpresak eta Burundesak jaso dituzte zigorrik handienak.

Aurrekariak

Ez da lehen aldia lehiaren aurkako erakundeek autobus konpainiak zigortzen dituztela. Lehiaren Euskal Agintaritzak, esaterako, milioi bat euroko isuna jarri zien 2017an Avitrans Gipuzkoako autobus zerbitzuen enpresen elkarteari eta hemezortzi autobus enpresari, 1988tik 2015era bitartean kartel bat osatu zutelako lurraldeko garraio merkatua haien artean banatzeko.

Urtebete lehenago, berriz, Lehiaren Euskal Agintaritzak ikastetxeetan jangela zerbitzuak ematen dituzten enpresak zigortu zituen, hamar urtez merkatua banatzeagatik: 18,4 milioi euroko isuna ezarri zien zazpi catering enpresari, baina, gerora, isuna 7,3 milioira murriztu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak .

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Herritar batzuk kalean maskara jantzita, Frantzian. ©CAROLINE BLUMBERG / EFE

Birusaren bigarren oldarraldia

Jone Bastida Alzuru

Kasuek ugaritzen jarraitzen dute munduan, eta hainbat herrialdek neurriak zorrozteko erabakia hartu dute. Israelek joan den ostiralean indarrean sartutako itxialdia gogortu du

Langile batzuk kaleak desinfektatzen, atzo, Azkoienen (Nafarroa). ©Idoia Zabaleta / Foku

Bigarren egunez, 800 kasu baino gehiago atzeman dituzte Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Osakidetzak jakinarazi du 9 urteko ume bat hil dela, birusa izanda. Positiboek gora egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; Nafarroan, ez

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna