Frantziako Tourra

Egan Bernalek Tourra utzi du

Minduak ditu orkatila eta bizkarra, eta erabaki zentzuzkoena dela uste dute txirrindulariak eta taldeak.

Egan Bernalek Tourra utzi du
Egan Bernalek Tourra utzi du Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2020ko irailak 16

Egan Bernalek (Ineos) agur esan dio Tourrari. Iazko garaileak erretiratzea erabaki du. "Ez nuen Tourra hala amaitu nahi. Baina bai nik, baita taldeak ere erabaki zentzuzkoena dela uste dugu". Bernalek minduak ditu orkatila eta bizkarra. "Errespetu handia diot lasterketa honi, eta oraintxe ezin dut nire onena eman. Sasoi betean itzuliko naiz hurrengo aldian". Chris Frome taldekidea izan zen Tourraren aurreko aldia irabazi eta erretiratu zen azken txirrindularia. 2014an izan zen.

Dave Brailsford taldeko zuzendariak Bernalen hitzak berretsi ditu. "Egan txirrindulari gaztea da, eta ez du korrika ibili behar. Onena erretiratzea da, eta izango du hona itzuli eta berriz garaipena lortzeko aukera". Txirrindulariak ez du baztertu Espainiako Vueltan parte hartzea. "Baina nola osatzen den ikusi beharko da". Vuelta urriaren 20aren eta azaroaren 8aren artean jokatuko da. 

Bernal minutuak galdu eta galdu ari zen sailkapenean. Azken etapan, adibidez, zortzi eta sei minutu galdu zituen hurrenez hurren, eta bizikleta gainean bizi izan dituen unerik gogorrenak izan direla nabarmendu du. Tourreko etaparik gogorrena ari dira jokatzen txirrindulariak, Grenoble eta Col de Loze artean. La Madeleine (17,1 km eta %8,4ko pendiza) eta Loze (21 km., %7,8) igo behar dituzte.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Herritar batzuk kalean maskara jantzita, Frantzian. ©CAROLINE BLUMBERG / EFE

Birusaren bigarren oldarraldia

Jone Bastida Alzuru

Kasuek ugaritzen jarraitzen dute munduan, eta hainbat herrialdek neurriak zorrozteko erabakia hartu dute. Israelek joan den ostiralean indarrean sartutako itxialdia gogortu du

Langile batzuk kaleak desinfektatzen, atzo, Azkoienen (Nafarroa). ©Idoia Zabaleta / Foku

Bigarren egunez, 800 kasu baino gehiago atzeman dituzte Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Osakidetzak jakinarazi du 9 urteko ume bat hil dela, birusa izanda. Positiboek gora egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; Nafarroan, ez

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna