Bakegileak

Hautetsiek bakegileen ekintzan parte hartu izana salatu du PCFk

Lapurdi kostaldeko alderdi komunistaren hitzetan, «Errepublika da murruz hetsi» zutena, eta aitortu gabeko helburua argi uzten du: «Frantziako Euskal Herria» lurralde «bereizia» bilakatzea, «bere estatus berezi eta independentearekin».

PCFren manifestazio bat urtarrilean Baionan, erretreten erreformaren kontra. GUILLAUME FAUVEAU / IPARLA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2020ko irailaren 22a
18:28
Entzun

Frantziak gatazkaren konponbidean ezarritako «blokeoa» salatzeko, desobedientzia ekintza bat egin zuten ehunka herritarrek larunbatean, Baionan. Bakegileen deiari erantzunez, egurrezko panelez estali zuten suprefeturaren aitzinaldea, eta adreiluzko pareta bat eraiki zuten sarreraren aitzinean. Ekintza sinbolikoaren helburua Frantziak ezarritako pareta irudikatzea zen, berau eraisteko beharra azpimarratzeko. Hainbat eragiletako ordezkarik eta zenbait hautetsik ere parte hartu zuten egitasmoan, tartean Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria.

Gaur, hautetsien parte hartze hori gaitzetsi du Lapurdi kostaldeko PCF alderdiak, ohar batean. Giza eskubideen izenean eri diren presoekiko «erabaki humanitarioak hartzea» eta euskal presoak hurbiltzea babestu izan badu ere, auzapez batzuk suprefetura «murruz hesten» ikustea «ezin ulertua» egin zaio PCFi. «Errepublika da murruz hetsi dutena, hautetsi diren Errepublika, ordaintzen duten Errepublika», deitoratu dute. «Funtsean, batzuetan aitortu gabea den haien helburu politikoa baieztatzen dute: gure Frantziako Euskal Herria lurralde bereizia bilakatzea, estatu berezi eta independentearekin».

PCFren hitzetan, «politika liberalen defendatzaile» horiek haien elkartasuna eta eskuzabaltasuna «hautatzen» dituzte. «Lurralde honetako herritarrek ez dute deus irabazteko liberalismoaren eramaileei hauspotzen dituen euskal nazionalismoarekin».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.