Datuak

Hiru pertsona hil dira Nafarroan COVID-19aren ondorioz

13.012 PCR egin dituzte Hego Euskal Herrian, eta horietatik 842k positibo eman dute. 

jarraia187515.jpg
2020ko irailaren 27a
13:58
Entzun

Hego Euskal Herrian 13.012 PCR proba egin dira azken orduetan, eta 842 positibo atzeman dituzte. Bezperan baino 92 kasu gehiago detektatu dituzte, beraz, 753 proba gehiago eginda. Nafarroan, gainera, hiru lagun zendu dira koronabirusaren eraginez.

Lurraldez lurralde, Nafarroan egiten ari da kalterik handiena. Han, 363 positibo atzeman dituzte; egindako proben %10,9. Bizkaian, berriz, 276 erregistratu dituzte; Gipuzkoan, 113; eta Araban, 88. Horiez gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo atzemandako beste bi kasuren berri ere eman du Eusko Jaurlaritzak.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren eraginez beste 30 lagun erietxeratu zituzten Hego Euskal Herrian: hamar Nafarroan, eta hogei Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Oraintxe bertan 76 lagun daude zainketa intentsiboetako unitateetan; horietatik 26, Nafarroan. Lurralde hartan beste 165 lagun daude solairuan ospitaleratuta. Eusko Jaurlaritzak, berriz, ez du asteburuetan azken datu hori ematen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.