Irizarrek 49 autobus elektriko fabrikatuko ditu Estrasburgorako

Urte amaieran entregatzea aurreikusten du. Osorik produzituko ditu taldeak .Zerbitzuaren mantentze lanak ere egingo ditu, baina han kontratatutako langileekin.

Irizarren autobus bat Donostiako kaleetan. IRIZAR
jokin sagarzazu
2020ko urriaren 1a
11:33
Entzun

Irizarrek kontratu berri batekin egin nahi dio aurre garraiobideen sektoreak bizi duen krisiari, eta ez da nolanahikoa: Estrasburgoko CTS garraio enpresa publikoak 49 autobus elektriko eskatu dizkio: autobus handiak dira (12 metro luze), eta %100 elektrikoak. Ibilgailuek daramatzaten bateriak ere Irizarren garatu eta fabrikatu dituzte, baita komunikazioak nahiz osagai eta sistema nagusiak ere. Lehen ibilgailuak urte honen bukaeran entregatzea aurreikusten du.

Saldu osteko zerbitzua ere Irizarreko aditu teknikoek kudeatuko dute, Estrasburgo inguruan kontratatutako pertsonen bidez, «tokiko aberastasuna eta enplegua sortzen laguntzeko».

Irizarren ibilgailu elektrikoak Frantziako hainbat hiritan dabiltza: besteak beste, Amiens, Aix-en-Provence, Marseilla eta Le Havren, eta «laster» Orleansen ere izango dira. Konpainiak azpimarratu duenez, kontratu berriarekin «Frantziako merkatu zorrotzean duen lidergoa» indartu du. Taldeak «estrategikotzat» du herrialde hori.

COVID-19a agertu zenetik sinatutako bigarren kontratu handia du Ormaiztegiko (Gipuzkoa) kooperatibak. Irailean, 20 autobus elektrikoren eskaera jaso zuen  Madrilgo EMT garraio enpresa publikotik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.