EBk zigorrak ezarriko dizkie Errusiako zenbait herritarri, Navalni pozoitzeagatik

Frantziaren eta Alemaniaren proposamen bateratua onartu dute EBko gainerako estatukideek. Zehazteko dago zigorrak nori ezarriko dizkieten.

Gorka Berasategi Otamendi.
2020ko urriaren 12a
18:34
Entzun

Alexei Navalni Errusiako oposizioko buruzagia Novitxok delako gai kimikoarekin pozoitzea eta hura hiltzen ahalegintzea egotzi dio EB Europako Batasunak Errusiari. Hori dela eta, eraso horren arduradun jotzen dituen Errusiako herritarren kontrako zigorrak hartuko dituela adireazi du Josep Borrell EBko diplomaziburuak, Europako Atzerri Gaietarako Kontseiluaren ostean. «Akordio politiko bat dago neurri murriztaile horiek ezartzeko».

Borrellek azaldu du «erabateko adostasuna» izan dela estatukideen artean, eta Frantziaren eta Alemaniaren proposamenak auziari buruzko «ebidentziak» jarri dituela mahai gainean.

Oraindik zehaztu gabe dago zigor horiek Errusiako zein herritarri ezarriko dizkieten. Dena den, Borrellek argitu du Navalni «hiltzeko saiakerak» ez duela Moskurekin elkarrizketa etetea ekarriko. «Errusiarekiko harremanak beste dimentsio bat du. Zigorrak ezarriko ditugu gertaera zehatz batengatik, baina, aldi berean, Minskeko akordioen gauzatzeari buruz hitz egin beharra daukagu, gure erresilientzia indartu, interes bateragarriak ditugun atzerriko politika jakin batzuetan era selektiboan konpometitu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.