Eider Rodriguez eta Lander Garrok irabazi dute Etxepare Itzulpen Saria

Rodriguezen beraren Bihotz Handiegia liburuaren gaztelerazko itzulpenagatik saritu ditu epaimahaiak

Bingen Zupiriak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman dio saria Rodriguezi. IREKIA
Ainhoa Larretxea Agirre.
2020ko urriaren 16a
12:58
Entzun

Eider Rodriguezek eta Lander Garrok irabazi dute Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren seigarren edizioa. Rodriguezek berak idatzitako Bihotz Handiegia liburuaren gaztelaniazko itzulpena saritu du epaimahaiak. Bartzelonako Random House argitaletxeak argitaratu du itzulpena, Un Corazon demasiado grande izenpean.

Epaimahaiak, itzulpenaren kalitateaz gaindi, itzulpena jatorrizko obrarekiko leiala dela nabarmendu dute: «Itzulpena ona da eta hein batean auto-itzulpena izanagatik ere, idazleak ez du aukera aprobetxatu beste bertsio bat egiteko». Gainera, argitaletxeak egin duen sustapen lana ere goraipatu dute, «aberatsa» eta «trinkoa» dela azpimarratuz.

Inaxio Garro Laboral Kutxako Euskara arduradunak, Garbiñe Iztueta Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendariak, Koldo Biguri EHUko irakasle eta EIZIEko kideak, Elizabete Manterola EHUko irakasle eta EIZIEko kideak, Kizkitza Galartza Etxepare Euskal Institutuko Literatura Teknikariak eta Lide Hernando Etxepare Euskal Institutuko Komunikazio teknikariak osatu dute epaimahaia.

2015ean sortu zuen Etxepare Euskal Institutuak Itzulpen Saria, eta, geroztik, galegorako, japonierako, ukrainerako, ingeleserako eta katalanerako itzulpenak saritu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.