Kaleratzeak

Tapiak esan du Gestampekin lanean ari dela itxierak ez diren beste neurri batzuk bilatzeko

Multinazionalak itxi nahi dituen Zamudioko bi lantegietako langileek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean. Salatu dute gobernuak enpresari emandako laguntzak ez direla hitzartutako helburuetara bideratu.

Multinazionaleko langile batzuk, ostiral honetan Eusko Legebiltzarraren aurrean eginiko protestan
Multinazionaleko langile batzuk, ostiral honetan Eusko Legebiltzarraren aurrean eginiko protestan David Aguilar (Efe) Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2020ko urriak 16

Zamudioko (Bizkaia) GTSko eta Matriceria Deustoko langileek elkarretaratzea egin dute ostiral honetan Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuari eskatu diote bi lantegi horiek ez ixteko ahaleginak egiteko horien jabe den Gestamp multinazionalaren aurrean. Horrekin batera, urriaren 24an Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Tapia gobernuaren kontrol saioan izan da, eta EH Bilduk gaiari buruz egindako galdera bati erantzunez berretsi du «ahal duen guztia» egingo duela bi lantegien itxiera saihestu eta gatazkarako «irtenbiderik onena» lortzeko.

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak sailburuari gogoratu dio Jaurlaritzak eta multinazionalak «harreman estua» dutela, hainbat proiektu garatzeko egin dituzten hitzarmen eta laguntza publikoengatik, eta ohartarazi dio harreman hori dela-eta Gestamp gobernuaren «parasito» bihur daitekeela, diru publikoa jaso baina bere «konpromisoei» uko egiten dielako.

Tapiak ziurtatu du bi lantegi horiek ixteko asmoek ez dutela zerikusirik taldeak Jaurlaritzarekin eginiko akordioekin, eta gaineratu du horietan ezarritako helburuak betetzen ari dela autogintza alorreko konpainia.

Laguntza publikoak

Legebiltzarreko saioaren ondoren egindako agerraldi batean, bi lantegietako enpresa batzordeek Jaurlaritzari eskatu diote «enpleguaren eta herrialdeko industriaren etorkizunaren alde gehiago inplikatzeko», eta Gestampek laguntza publikoetan jasotako «milioika euroei» eman dien erabilera salatu dute. «Ez dira hitzartutako helburuetara bideratu». Laguntza horien inguruko «kontrol falta» salatu dute.

Azpimarratu dute zuzendaritzak langileen bizkar utzi nahi dituela azken urteetako kudeaketa txarraren emaitzaren ondorioak, eta 230 langileren eta haien familien etorkizuna dagoela jokoan.

Azkenik, mobilizazioei eutsiko dietela berretsi dute: urriaren 9tik greba mugagabean daude beharginak, eta manifestazioa egingo dute urriaren 24an, Bilbon, 11: 30ean, Jaurlaritzaren egoitzatik aterata (Kale Nagusia).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Langabeziak behera egin du, baina ia 16.000 lagun gehiago daude erregulazioan

Iker Aranburu

Ostalaritzaren itxierak ABEEak ugaritu ditu, kontratuak gutxitu eta autonomoen prestazio bereziak biderkatu. Emakumeen %14,9 daude lanik gabe, eta gizonen %10,9
ITP Aerok Zamudion duen plantako langileak, mobilizazio bat hasi aurretik. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Tramite hutsa ala leungailua?

Imanol Magro Eizmendi

Aernnova eta PCBko langileei ez diete ezer berririk esan zuzendaritzarekin eginiko bileretan. Enplegu erregulazioak eskatzen dituzten enpresak behartuta daude hilabetez negoziatzera.
Eguraldi goibeleko aroa ez da egokiena terrazetan egoteko. ©GORKA RUBIO / FOKU

Ostalariek ez dute terrazen purgatoriotik igaro nahi tabernak ireki aurretik

Xabier Martin

Zubi ostean zabaltzeko esperantza dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ostalariek, baina izkin egin nahi diote terrazen fase bati
Bakarrik terraza irekitzeko aukera ez da nahikoa ostalarientzat. ©GORKA RUBIO / FOKU

Ostalariek ez dute terrazen purgatoriotik igaro nahi tabernak ireki ahal izateko

Xabier Martin

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ostalariek zubi ostean irekitzeko esperantza dute, baina izkin egin nahi diote terrazen fase posible bati.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna