Emakume bati eraso egin diote labanaz, bere alabaren aurrean

Gasteizko Salburua auzoan gertatu da. Erasotzaileak ihes egin du, eta haren bila ari da Ertzaintza.

2020ko urriaren 17a
14:30
Entzun

Emakume bat larri zauritu dute Gasteizko Salburua auzoan larunbat goiz honetan. Gizonezko batek labankada bat sartu dio, emakumea bere alabarekin zela, erasotzailea eta biktima bizi ziren etxebizitzaren portalean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bai 40 urteko biktima, eta bai adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte. Azken horrek, ordea, ez du zauri fisiko larririk.

Erasotzaileak ihes egin du, eta Ertzaintza eta Udaltzaingoa haren bila ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.