Irun eta Hendaia arteko zubian hasi da Emakumeen Mundu Martxa

Mugen aurkako aldarri batekin ekin diote. Martxoaren 6an bukatuko da, leku berean.

Irun eta Hendaia arteko zubian egin dute elkarretaratzea, larunbat goiz honetan. BOB EDME
Igor Susaeta.
2020ko urriaren 17a
20:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Zubi guztien gainetik! Mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean hasi zuten Euskal Herriko Emakumeen V. Mundu Martxa, atzo, Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) arteko zubian. Agerraldia egin zuten antolatzaileek, eta ondoren  performance kolektibo bat, salatzeko «transnazionalek eta mugek pertsona migranteen bizia bortxatuz» zein eginkizun duten «munduko sistema arrazista kolonialean».

Antolatzaileen esanetan, martxaren filosofia da herrien parte hartzea bultzatzea, eta, hori dela eta, herriz herri joango den dinamika bat antolatu dute. «Herrietan zapiak eta zubiak erabiliko ditugu proposamenak eta ekintzak josteko, eta, hartara, sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalean pitzadurak eragiteko», nabarmendu zuten atzo egindako prentsa agerraldian. Euskal Herriko martxa hasitako toki berean da bukatzekoa, datorren martxoaren 6an.

Irun eta Hendaia arteko «muga» aukeratu dute dinamikari hasiera emateko. «Muga hau nazio-estatuek inposatu digute, eta Euskal Herria zatitzen du; bide batez, Europa Gotorlekua indartzen du». Eremu horren izaera «nabarmen utzi» nahi izan dute, eta «mugaren inguruan» gertatzen den «bortizkeria» salatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.