Ezbeharra

Arrantzale bat galdu da Ispasterren

Larrialdi zerbitzuek 17:00 aldera jaso dute desagerpenaren berri, eta bilatzeko lanak eten dituzte iluntzean. Bihar dira jarraitzekoak, goizean goiz.

Ogeia hondartza, Ispasterren. AINTZINA MONASTERIO MAGUREGI
2020ko urriaren 19a
22:56
Entzun

Kostako harkaitzetan arrantzan ari zen 56 urteko gizonezko bat desagertu da gaur arratsaldean, Ispasterren (Bizkaia). Larrialdi zerbitzuek 17:00 aldera izan dute horren berri, eta Itsas Salbamendua, Gurutze Gorria, Ertzaintza eta suhiltzaileak aritu dira arrantzalea bilatu nahian. Iluntzean bertan behera utzi dituzte bilaketa lanak, eta bihar goizean goiz berriz hasiko direla adierazi dute.

Gizona Ogella hondartzaren inguruan ari zen arrantzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.