Osakidetza

Azpikontratatutako zerbitzuetako osasun arloko langileek ere grebara joko dute

Bat egingo dute Osakidetzako sindikatuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan deitutako greba egunekin.

Azpikontratatutako langileak, urriaren 3ko manifestazioan, Bilbon. ARITZ LOIOLA
gotzon hermosilla
2020ko urriaren 20a
12:53
Entzun

Osakidetzak azpikontratatutako zerbitzuetako sindikatuek (ELAk, LABek, ESK-k, UGTk eta CCOOk) iragarri dute bat egingo dutela orain hurrengoan Osakidetzako sindikatuek deitutako greba eta mobilizazioekin. Araban, urriaren 29an izango da greba; Gipuzkoan, azaroaren 5ean, eta Bizkaian, berriz, azaroaren 12an.

4.500 behargin inguru dira greba egitera deitutakoak, Osakidetzak azpikontratatutako zerbitzuetan aritzen direnak: garbitzaileak, anbulantzia gidariak, sukaldariak, erietxeetako kafetegietako langileak eta abar. ELAko Noemi Etxebarriak eta LABeko Itsasne Nuñezek esan dutenez, egiturazko gabezia pairatzen dute langile horiek –gaixo paratzen direnak ez ordezkatzea, segurtasun falta, soldata apalak, prekaritatea eta abar–, baina pandemiaren egoerak larriagotu egin du hori.

Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diete atzera egin dezala zerbitzu horien pribatizazio prozesuetan eta beren gain har ditzatela, lanpostuei eutsiz eta langile kopuruak emendatuz.

Greba egunez harago, mobilizazioak ere egingo dituzte azpikontratatutako zerbitzuetako langileek: urriaren 28an Gipuzkoan eta Bizkaian, azaroaren 4an Araban eta Bizkaian, eta azaroaren 11n Gipuzkoan eta Araban.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.