Ezbeharra

Onik aurkitu dute Ispasterren galdu den arrantzalea

56 urteko gizonezkoa bera hurbildu zaie bila zebilzkion erreskate taldeei, desagerpenaren berri eman eta 24 ordu ingurura.

Ogeia hondartza, Ispasterren. AINTZINA MONASTERIO MAGUREGI
2020ko urriaren 20a
22:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Larrialdi zerbitzuek atzoko 17:00 aldera jaso zuten deia, arrantzale bat desagertu zela Ispasterko Ogeia hondartzaren inguruan (Bizkaia), harkaitzetan arrantzan ari zela. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean onik agertu da 56 urteko gizona.

Itsas Salbamenduak, Gurutze Gorriak, Ertzaintzak eta suhiltzaileek atzo iluntzean bilaketa lanak eten zituzten, eta gaur goizean goiz hasi dituzte berriro. Segurtasun Sailak esan duenez, arrantzalea bere kabuz hurbildu zaie erreskate taldeei, eta, anbulantzia batean osasun egoera onean zegoela egiaztatu ondoren, senideekin itzuli da etxera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.