Azpiegiturak

AHTa ez da 2024rako amaituta egongo, Jaurlaritzaren ustez

Iñaki Arriola Garraio sailburuak esan du legegintzaldi honetako helburua Gipuzkoako zatia amaitzea dela, eta hiriburuetako sarbideak bideratzea.

jarraia188928.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2020ko urriaren 28a
13:40
Entzun 00:00:0000:00:00

«Garrantzitsuena aurrera egiten jarraitzea da». Hala esan du Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak AHTaren lanei erreferentzia eginez. «Aurrera egiten ari da, eta bide horretan jarraituko du», gaineratu du Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean. Hori bai, azpiegitura ez da 2023 edo 2024 urteetarako amaituko eta martxan jarriko, «ez dezala inork epe horietan pentsatu». Baztertu egin du, beraz, Eusko Jaurlaritzak esku artean zituen epeak betetzeko aukera, eta koronabirusak eragindako pandemiak lanen atzerapenean eragina izango duela azaldu. Ildo horretan, bere aurreikuspenen arabera, urte amaieran edo datorrenaren hasieran zehaztuko dituzte lanak amaitzeko epeak.

Legegintzaldi honetako helburuen artean legoke Gipuzkoako zatia amaitzea, eta hiriburuetako sarbidea bideratzen hastea. Donostiakoa, esaterako, Jaurlaritzak berak hartu du lanen ardura, eta gainerakoetan erakundeen arteko hitzarmenak egin beharko dituztela zehaztu du sailburuak. Jaurlaritza Espainiako Garraio Ministerioarekin eta Adifekin zuzenean ari dela esan du, gainera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.