Euskaraldia

Pinak paparrean edo maskaran jarri dituzte dagoeneko 147.000 euskaltzalek

Batzuek topatu dituzte lehenengo zailtasunak. Egitasmoan parte hartzen ari direnen artean emakumezkoak gehiengo izatea gizartearen isla dela esan dute antolatzaileek.

Barakaldoko (Bizkaia) Atarrabi aisi elkarteko kide Alma Tapanef, Euskaraldiaaren pinarekin.
Barakaldoko (Bizkaia) Atarrabi aisi elkarteko kide Alma Tapanef, Euskaraldiaaren pinarekin. Marisol Ramirez / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2020ko azaroak 20

Milaka euskaldunek, eta euskara ulertzen dutenek ere, pinak paparrean edo maskaran jarri dituzte dagoeneko, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa erraldoia egiten hasi dira. Euskaraldian izena emateko epea zabaldu egin dute, eta antolatzaileek esan dute oraindik ere ari dela jendea bat egiten egitasmoarekin, eta horietako gehienak aurrekoan parte hartu gabekoak direla. Denera, 147.000 pertsonak eman dute izena. Gehienak emakumeak dira, %63, gipuzkoarrak, eta ahobizi izatea hautatu dute.

Datuon inguruko hausnarketa egin du Arrate Illaro antolatzaileak. Azaldu duenez, euskaltegietan, mintzalagun egitasmoetan eta gizartean ere, oro har, sumatzen da fenomeno bera; alegia, emakumezko gehiago dabiltzala. «Horrek erakusten du gizarte honetan zaintza eta transmititzeko erantzukizuna oraindik ere emakumezkoen gain dagoela. Aztertu beharko dugu zer egin dezakegun gizon gehiago aktibatzeko», esan du.

Izurriaren eraginpean egiten ari da aurtengoa. Arigune batzuetan ezingo da jendea elkartu, bakartzeko neurriengatik, baina dinamika hortik harago eramateko itxaropena adierazi du Illarok.

«Ahobizi paperean zein belarriprest rolean, erabil dezagun gure hizkuntza, ezer baliotsuagorik ezingo baitiegu utzi gure ondorengoei!», adierazi du Ignacio Arakistain musikazaleak.

Baina badira dagoeneko euskaraz bizitzeko zailtasunen berri eman dutenak. Gabirel Ezkurdiak elkarrizketa honen berri eman du: «-Egunon. -Buenos días!! -Gero arte. -Adióssss!». Gaineratu duenez, «ez da ohitura kontua. Ez da "edukaziño" arazoa. Borondate eza da. Erdararen aldeko militanteak dira!».

Aldaketa sumatu dute dagoeneko Errenteriako Udalean. «Lehendabizikoz gara bozeramaileen batzordean guztiak euskal hiztun. Udal bizitzan euskaraz aritzeko baldintzei dagokienez dena aldatzen du horrek, eta Euskaraldiak aldaketa finkatzeko tresna ezin hobea eskaintzen digu», adierazi du Aizpea Otaegi Mitxelena alkateak. «Horregatik gara arigune».

Badira, ordea, artiketaren mugak nabarmendu dituztenak. «Euskaraldia ez da nahikoa. Egun batzuetako ahaleginak etengabekoa izan behar du, bai herritarren aldetik, eta baita, bereziki, erakunde, agintari, enpresa, sindikatu eta oro har eragileen aldetik ere», idatzi du, Iruñetik, Twitterren erabiltzaile batek.

Irakurle agurgarria:

Euskaraldian harpidetza eskaintza berezia egin nahi dizu BERRIAk. Hizkuntza ohituretan eragiteko helburua duen ariketa kolektibo honi ekarpena egin nahi diogu egiten dakiguna eskainiz, kazetaritza. Euskaraz informatzeko hautua egitea norbere buruarekin ez ezik munduarekin ere euskaraz aritzeko hautua egitea baita.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Egin harpidetza

Albiste gehiago

<b>Konfinamendua.</b> Baionako karrikak hutsik, eta dendak itxita konfinamendu garaian. ©BOB EDME

Larunbatetik aitzina dendak irekiko dituzte Iparraldean

Maria Ortega Zubiate - Oihana Teyseyre Koskarat - Paulo Ostolaza

Jatetxeak ez dituzte urtarrilaren 20a aitzin zabalduko, baina ostatuentzako eperik ez dute eman. Madrilek aurreratu du etxeratzeko orduei eutsi nahi diela Eguberrietan
Osasun krisiak nabarmen okertu du elbarritasunen bat duten pertsonen bizi kalitatea. ©LUIS JAUREGIALTZO/ FOKU

Malkartsuago egin zaie bidea

Edurne Begiristain

Izurriaren bigarren olatuak areagotu egin ditu urritasunen bat duten pertsonen arazoak, oztopoak eta premiak. Koronabirusak «mendekotasun» handiagoa sortu die, eta bizi kalitatea «okertu». Egoitzetan dauden mendeko pertsonak «salbuespen egoeran» bizi direla ohartarazi dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.