Indarkeria transfoboa

Iruñeko emakume batek eraso transfoboa salatu du Bartzelonan

Adierazi duenez, ukabilkadaka hartu dute, «trabesti zikina» eta bestelako irainak egiten zizkioten bitartean.

Eva Bildosola, berak Instragamen argitaraturiko argazkietan.
Eva Bildosola, berak Instragamen argitaraturiko argazkietan. Eva Bildosola Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2020ko azaroak 21 11:47

Eva Bildosola 19 urteko emakume bat da, Iruñekoa. Trans da, eta sare sozialetan salatu duenez, eraso transfoboa pairatu du Bartzelonan. Atzo bertan gertatu zen erasoa. Instagramen argitaratu du erasoaren ondorioak erakusteko argazkia.

Bildosolaren salaketaren arabera, etxetik atera bezain pronto egin zioten eraso. «Trabesti zikina» eta «munstro» irainak garrasika bota zizkioten, heldu egin zuten, bi ukabilkada eman zizkioten aurpegian, eta ostikoak eta bestelako kolpeak eman zizkioten gorputzean. Argazkietan aurpegia odoleztaturik agertzen du.

«19 urteko neska normal bat naiz, transexuala, bai, baina horrek ez nau inor baino gutxiago egiten, ez nau munstro egiten», idatzi du. «Eskubidea daukat kalera ateratzeko, eskubidea daukat neure sare sozialetan nahi dudana egiteko». Bere buruaren argazki bilduma zabala du argitaratuta Instagramen. Moda munduan egiten du lan Bartzelonan. «Mundu guztiak eduki beharko lituzkeen eskubideak ditut, nahiko gaizki pasatu dut bizitza osoan gaur naizena izaten saiatzen, norbait orain etorri eta kentzeko».

Kontatu duenez, bi hilabete daramatza Bartzelonan. «Bake bila etorri nintzen hona, neure buruaz gozatzeko, ez laido nazaten, kolpa eta munstro sentiarazi nazaten». Salatu duenez, halakoak trans askori gertatzen zaizkio. Erasoak ondorio okerragoak ekar zitzakeela ohartarazi du. «Nik ez diot kalterik egiten inori, ez duzue eskubiderik hori egiteko». Transfobia gelditzeko eskatu du. «Ez dut bihar hil nahi».

Hainbatetan kontatu du komunikabideetan aitarekin eta haren familiarekin txikitatik edukitako arazoak, ez zutelako bere izaera onartzen. «Amaren etxean panpinekin jolasten nintzen. Aitak apurtu egiten zizkidan», kontatu du aurten hedabide batean. Amaren eta haren familiarekin sostenguari esker egin zion aurre institutuan jasan zuen jazarpenari, eta trans eskubideen alde militatzen hasi zen Hazte Oir erakunde ultraeskuindarrak Iruñera mezu transfoboak zabaltzeko autobusa eraman zuenean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Garagardo upelak ireki dituzte ostalariek, gaur, Baionan. ©Bob Edme

Ostalariek saldu gabeak «itzuli» dizkiote suprefeturari

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herriko ostalarien kolektiboak haserrea erakutsi du Baionan, goizean. Garagardo iraungiak ireki dituzte suprefeturaren atarian.

Trebiñuko udaletxeko harrera mahaitxoa, Euskaraldiko txapekin. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Trebiñuko euskal enklabea

Jone Arruabarrena

Trebiñuko barrendegia administratiboki Burgosko probintzian (Espainia) kokatzen den arren, bada euskal hiztunen komunitate txiki bat bertan. Zailtasun ugari badituzte ere, euskara bultzatzeko jarduerak antolatzen saiatzen dira, eta, ildo horretan, aurten Euskaraldian parte hartzen ari dira.

Petronorrek Muskizen duen findegiko koke planta, artxiboko irudi batean ©luis tejido / efe

Petronor zigortzeko eskaera berretsi diote auzitegiek Espainiako Gobernuari

Irati Urdalleta Lete

Meatzaldea Bizirik taldeak azaldu duenez, hogei eguneko epea dauka Trantsizio Ekologikorako Ministerioak erabakia hartzeko. Zigor espedientea ez zabaltzea ebatziz gero, arrazoiak azaldu beharko ditu.

Gasteizko gardelegi zabortegia, artxiboko irudian ©juanan ruiz / foku

Araban erraustegi bat egin nahi dute, Gasteiz Zero Zabor taldearen arabera

Irati Urdalleta Lete

Europako Batasuneko Next Generation funtsen laguntzak jasotzeko aukera dagoela azpimarratu dute. Gasteiz Zero Zaborrek «gardentasunez» jokatzeko eskatu die erakundeei.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna