Beheranzko joera indartu dute azken eguneko datuek, Nafarroan batez ere

Hego Euskal Herrian 15.460 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.001ek eman dute positibo

Gurutzetako ospitaleko langile bat (Barakaldo, Bizkaia), PCR probak egiten. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Ion Orzaiz.
2020ko azaroaren 21a
17:13
Entzun

Beherantz. Hego Euskal Herriko positiboen kurbak apaltzera jo du azken egunetan, eta joera hori indartu dute atzoko datuek. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emaniko datuen arabera, 15.460 PCR eta antigeno proba egin ziren atzo, eta horietatik 1.001ek eman zuten positibo. Positibo tasa %6,4koa da Hego Euskal Herrian.

Lurraldeka, Nafarroak du beheranzko joera nabarmenena: atzoko probek bigarren olatuko positibo kopururik txikiena eman zuten Nafarroan: 134 (bezperan baino 28 gutxiago). Nafarroako Gobernuak nabarmendu duenez, 2.296 PCR proba egin zituzten, eta, horren arabera, positibo tasa %5,8koa da herrialdean. Gipuzkoan, 365 positibo atzeman zituzten (aurreko egunean baino 47 gutxiago, azaroko datu apalenetan bigarrena); Bizkaian, 385 izan ziren (bezperan baina 27 gutxiago); eta Arabak eutsi egin zion aurreko eguneko datuei, 107 kasu gehiago detektatu baitzituzten, ostegunean baino bat gutxiago.

Positibo berrien jaitsierak, baina, ez du islarik hildako kopuruetan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du atzo bost pertsona hil zirela: lau gizonezko eta emakumezko bat, 78 eta 95 urte artekoak.

ZIUetako egoerak ere kezka eragiten du: 188 pertsona daude Hego Euskal Herriko ospitaleetako zaintza intentsiboetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.