Nafarroan ostatuak ireki ahalko dituzte ostegunetik aurrera

Hala baieztatu die Nafarroako Gobernuak ostalariei. Mahaien artean metro eta erdi bermatuz gero, terrazen edukiera osoa erabili ahalko dute. Gobernuak neurriak malgutzeko emango duen lehen pausoa da.

Aulki batzuk pilatuta, Iruñeko udaletxearen parean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2020ko azaroaren 23a
22:09
Entzun

Azken asteetan hobera egin dute koronabirusaren datuek Hego Euskal Herrian eta, bereziki, Nafarroan. Hori dela eta, Nafarroako Gobernua pixkanaka neurriak malgutzen hasiko dela dirudi, eta ostegunetik aurrera emango du lehen pausoa: tabernak eta jatetxeak berriz zabaltzeko baimena emango du. Terrazak soilik erabili ahalko dituzte, eta ez barnealdeak. Hala erabaki du gaur arratsaldean Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak, ostalarien ordezkariekin izandako bileran.

Txibiteren gobernuak jakinarazi duenez, lehen pauso bat soilik da erabakia, eta aurrerantzean erabakiko da neurriak gehiago malgutu edo ez, «betiere ostalariekin adostuta». Pauso horiek emateko aldagaiak ere zehaztu dituzte, eta hiru astean behin berrikusiko dute egoera. 

Gobernua hasi da neurri berrien berri emateko infografiak osatzen, bai ostalarientzat eta bai bezeroentzat. Lehengoekin alderatuta, ordea, ez da berrikuntza handirik izango: eskuak garbitzea, metro eta erdiko tartea mantentzea...

«Pauso txiki bat»

Ana Beriain Nafarroako Ostalarien Elkarteko presidentea pozik agertu da erabakiarekin, baina argi utzi du pauso txiki bat besterik ez dela; abenduko zubian ostatuen barnealdeak ireki ahal izatea eskatu du: «Negozio askorentzat ez da errentagarria izango terrazak soilik zabaltzea». 

Nafarroako Gobernuari aukera horren inguruan gogoeta egitea galdegin dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.