Eskozia

Eskozian doan emango dituzte hilekoari lotutako produktuak

Erabaki hori hartu duen lehen herrialdea izan da munduan. Ikerketek erakutsi dute oinarrizko produktu horiek erosteko diru arazoak izaten dituztela emakume gazte askok, baita estigma ere.

Konpresak eta tanpoiak, artxiboko irudi batean.
Konpresak eta tanpoiak, artxiboko irudi batean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2020ko azaroak 25 11:59

Eskoziako Parlamentuak aho batez onartu du hilekoari lotutako produktuak doan izan daitezela. Orain, eskualdeen eta udalen ardura da bermatzea tanpoiak eta konpresak, besteak beste, eskura egongo direla «behar dituzten pertsona guztientzat». Monica Lennon laboristak eraman zuen proposamena parlamentura, eta 2016an hasi zuen «pobrezia menstrualaren» kontrako kanpaina.

Lennonen esanetan, legea «praktikoa eta aurrerakoia» da, eta ezin zitekeen gehiago atzeratu, koronabirusaren krisiak agerian utzi baitu «inoiz baino beharrezkoagoa» dela produktu horiek emakume guztien esku egotea.

Azken urteetan, legearen aldeko kanpainan, pobrezia menstruala salatu dute: diru gutxi duten andreek ezin dituztela oinarrizko produktu horiek erosi. Batez beste, hilean bederatzi euro gastatzen dituztela ikusi dute hainbat ikerketatan.

Young Scot etxeak 2.000 pertsonari baino gehiagori egin zion galdeketa batean jakin zuten Eskoziako ikastetxe eta unibertsitateetako lau parte hartzailetik batek arazoak izan dituela produktu horiek lortzeko. Ikerketaren arabera, Erresuma Batuko ikasleen %10ek ezin izan dute menstruazio produkturik erosi; %15ek arazoak izan dituzte ordaintzeko; eta %19k behar bezain egokia ez den produkturen bat erosi dute prezioa dela eta.

Diru arazoa da askorentzat, eta estigma kontua ere bai, gehienentzat. 14 eta 21 urte arteko nesken %71k lotsaz erosten dituzte hilekorako produktuak. Hezkuntzan ere badu eragina: inkestan parte hartu dutenen erdiak noizbait ez dira eskolara joan hilekoarengatik.

Neurria onartu dutenez gero, Eskoziako 32 eskualdeek erabaki beharko dute zer-nolako moldaketak egingo dituzten legea betearazteko. Eskatu diete «behar dituzten guztiei» emateko produktuak, «aski erraz» eta «aski duin».

Lehenago ere, Eskozia munduko lehen herrialdea izan zen menstruazio produktuak doan jartzen eskoletan eta unibertsitateetan. Neurri hori herritar guztiengana zabaltzeak zalantzak sortu izan ditu, eta gobernuak atzera bota zuen hasieran, «kezka handiak» zituelako funtzionamenduaren inguruan. Zuzenketa batzuen ondoren, alderdi guztiek onartu dute.

Eskoziako Gobernuak 5,8 milioi eurorekin sustatuko du legea, eta udalen esku utzi ditu beste lau milioi eta erdi, leku publikoak banaketarako prestatzeko. Zenbait taberna eta jatetxetan hasiak dira produktuak banatzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Meritxell Budo Generalitateko bozeramailea eta Pere Aragones Kataluniako jarduneko presidenteordea, atzo, herenegun, gobernu bilerara iristen. ©Ruben Moreo, EFE

Kataluniako Auzitegi Nagusiak kanpaina beterako utziko du bozen eguna finkatzeko erabakia

Gorka Berasategi Otamendi

Epaimahaiak behin-behinean mantenduko du otsailaren 14ko hauteskunde deialdia. Kataluniako Gobernuak gaur goizean aurkeztu ditu bozak atzeratzearen aldeko alegazioak.

Bernat Sole Kataluniako Atzerri kontseilaria, Kataluniako Auzitegi Nagusira sartzen, iazko uztailaren 10ean. ©Marta Perez, EFE

Kataluniako Atzerri kontseilaria inhabilitatu du herrialdeko Auzitegi Nagusiak

Gorka Berasategi Otamendi

Bernat Sole desobedientziagatik zigortu du, Agramunt herriko alkate zenean 2017ko independentzia erreferenduma egiten laguntzeagatik.

Jon Bidenen kargu hartzea

Hasi da Bidenen legealdia

Arantxa Elizegi Egilegor

«Demokraziak irabazi» duela nabarmendu eta batasunerako deia egin du Bidenek. Trumpek ez du parte hartu, baina beste hainbat estatuburu ohi izan dira ekitaldian

Manifestari talde bat iragan maiatzean, Floridan, atxilotze zentro baten aurka protesta egiten. ©CRISTOBAL HERRERA / EFE

Trumpen aroa hausteko dekretuak

Ander Perez Zala

Pandemiari, klima larrialdiari eta migrazio politikei buruzkoak dira Bidenek AEBetako presidente gisa hartu dituen lehen neurrietako batzuk; norabide aldaketa bat iradokitzen dute herrialdearentzat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna