580 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, urriaren 5etik erregistratutako gutxien

Osakidetzaren eta Osasunbidearen artean 10.637 proba egin zituzten atzo.

Birusa atzemateko antigeno testak, Zarauzko (Gipuzkoa) osasun etxean. GORKA RUBIO / FOKU
2020ko azaroaren 29a
13:32
Entzun

Apurka, badoaz hobera koronabirusaren datuak. Gaur albiste on bat utzi dute datuek: 580 positiboren berri eman dute Osakidetzak eta Osasunbideak. Urriaren 5etik erregistratuko kopururik txikiena —574 izan ziren egun hartan—. Asteburua izateak, noski, eragina du datu horretan: atzo 10.637 proba egin zituzten Hego Euskal Herrian, bezperan baino 3.654 gutxiago.

Lurraldeka, Bizkaian atzeman zituzten postibo gehien (217), Gipuzkoan baino zortzi gehiago; han, nabarmen egin dute hobera datuek azken egunetan, baina, halere, egoerarik kezkagarriena duen lurraldea da. Araban 81 lagunek eman zuten positibo, eta Nafarroan, 68k. 

Ez dute askoz datu gehiago ematen osasun erakundeek asteburuetan. Osakidetzak jakinarazi du atzo 27 pertsona ospitaleratu zituztela COVID-19aren ondorioz, eta zaintza intentsiboetako unitateetan, berriz, 132 lagun daudela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.