Presoak

Oleguer futbol jokalariak De Juanaren egoera salatu du

Futbolariak gai horren inguruan idatzitako iritzi artikulua plazaratuko du bihar BERRIAk. "Eremu ilun ugari ditu zuzenbide estatu honek, eta zalantzan jartzen naute. Hipokrisia usaina dario honi guztiari", dio.

2007ko otsailaren 6a
20:38
Entzun
Oleguer Presas Bartzelona futbol taldeko jokalariak IƱaki de Juana presoaren egoera salatuz idatzitako iritzi artikulua plazaratuko du bihar BERRIAk. Besteak beste, Espainiako Estatuak De Juanarekin duen jokabidea eta GAL auzian zigortutako Galindo eta gainerakoekin izandakoa parekatzen ditu, tonu ironikoan. ""Eremu ilun ugari ditu zuzenbide estatu honek, eta zalantzan jartzen naute. Hipokrisia usaina dario honi guztiari", azpimarratzen du.

Testu osoa, biharko BERRIAn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.