Isiltasuna izan da nagusi aurten Durangoko Azokaren irekieran. Euskal Herri osoko milaka ikasle batu ohi ditu urtero Landako gunean Ikasle Egunak, eta sortu ohi den zalaparta eta euforia giroaren kontrapuntua izan da aurtengoa. Kazetari multzo bat baino ez da ibili goizean eraikinaren inguruan, Durangoko eskolako ikasle talde txiki bat, eta Gerediaga elkarteko langileak. Izan ere, erabat transformatu behar izan du bere burua azokak aurtengoan, koronabirusak eragindako osasun krisiaren eraginez, eta, indarrean diren murrizketa guztiak kontuan hartuz,www.durangokoazoka.eushelbidea izango du ardatz horregatik. Bertan bildu dute 2.300 produktutik gorako katalogoa, eta bertan botako dute 100 kultur proposamen baino gehiago biltzen dituen programa. Durango eta mugakide diren herrietako biztanleek bakarrik izango dute aukera kultur saioetara joateko, baina zabalik da jadanik Durangoko Azoka. Sarbidea milaka pantailatan zatikatuta, ezinbestean.
Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzailearen mezua 55. Durangoko Azoka hasi berritan. Desiren saskiak martxan direla eta eskerrak ematen erosketak egitera "etorriko" direnei @berriapic.twitter.com/vCLLP0ONAI
— Inigo Astiz (@iastiz) December 4, 2020
Aurreko asteazkenaz geroztik dago martxan webgunea, eta bertan ikusitako produktuak «desiren saskia» izeneko poltsa digitalean bildu ahal izan dituzte erabiltzaileek orain arte. Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzailearen hitzetan, 1.200 poltsa baino gehiago osatu ditu jendeak orain arteko egunetan. Orain jarri dira martxan erosketak. Desiren poltsa osatu duten erabiltzaile guztiek gaur bertan jasoko dute beren erosketa formalizatzeko aukera dutela gogorarazteko abisua, eta zuzenean egin ahalko dute erosketa gaurtik aurrera webgunean sartzen direnek. Azoka ireki eta berehala egin dute lehen salmenta. Denda ireki eta minutu eskasera joan da lehen liburu eta disko bilduma Balmasedara.
Eguerdian, ordea, salmenta zerbitzua eten egin behar izan du azokak. Prentsa taldeak jakinarazi duenez, jende asko sartu da denda digitalean, eta ordu batzuetarako eten behar izan dute, konponketa teknikoak egin ahal izateko. 15:00ak pasatxorako berriz zegoen martxan.
#55DAâ;Â;¤ï¸;Â;ÂÂÂ|ð;Â;ŸÂ‘¾
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) December 4, 2020
Hasierak inoiz ez dira errazak izan. Eta oraingoan ez zen gutxiago izango!
Goizean arazo batzuk izan ditugu eta webgunea eten behar izan dugu. Arratsaldean online denda martxan izango da!
Asko zarete zuen #TaupaDA eman nahi duzuenak. Mila esker zuen pazientziagatik!ð;Â;ŸÂ™ÂÂÂÂ
«Eskerrik asko». Mezu hori zabaldu nahi izan dute Gerediaga elkarteko ordezkariek azokaren lehen minutuetan. Atutxa: «Azoka zabalik da; etorri, parte hartu, erosi ahal duzuen neurrian». 45 eurotik gorako eskariek doan izango dituzte bidalketa gastuak, eta lehen mila eskariek aurtengo Durangoko Azokaren karteleko logoa daraman poltsa jasoko dute opari.
Landako gunea biltoki bilakatu dute, eta argitaletxeka antolatu dute katalogoa errenkadatan antolatutako hamaika mahairen gainean. Bost langile izango dira lanean, printzipioz, webgunearen bidez jasotako eskari guztiak batzen eta bidaltzen, baina, antolatzaileek azaldu dutenez, eskari kopuruak gora egingo balu, langile gehiago batzeko aukera ere aurreikusi dute. Atutxak onartu duenez, lehen eguna baliatuko dute eskari jarioa zenbatekoa den neurtzeko, eta plana horren arabera moldatzeko.
Sortzaile batzuek sinatuta utzi dituzte beren lanak Landako gunean. Izaro musikariak, esaterako, 300 disko baino gehiagoko kutxa bat utzi du sinatuta.
Ehunka ikasle ateak noiz irekiko egoten dira Durangoko Azokako lehen eguneko lehen orduetan. Gaur kazetari gutxi batzuk, gizon bat umea paseatzen, hogei bat ikasleko taldea, eta herritarrak tantaka Landako guneko kristal tindatuen zirrikituetatik begira @berriapic.twitter.com/HLnUbTSBD3
— Inigo Astiz (@iastiz) December 4, 2020