Hilaren 27an hasiko da txertaketa Europako Batasunean

Datorren astelehenean Europako Botiken Agentziak txertoaren aldeko erabakia hartzea espero da, eta prozesua lehenbailehen abiatzea

arantxa iraola
2020ko abenduaren 17a
12:48
Entzun

 

«Europaren garaia da», azaldu du gaur sare sozialen bidez Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak: "Hilaren 27an, 28an eta 29an hasiko da txertaketa". Hain zuzen ere, hilaren 21ean dira egitekoak Pfizer eta Biontech konpainiek COVID-19aren aurka garatu duten txertoari onespena emateko bilera, Europako Botiken Agentzian, eta, batzar horretan dena ondo badoa, txertoak jartzen hasteko prozesua lehenbailehen jarri nahi du martxan Europako Batzordeak.

Lehia eta lasterka bizian jardun dute hilabeteotan botika konpainiek izurriari aurre egiteko txerto baten bila, eta, orain, administrazioak bizkortzen ari dira txertaketa hasteko prozesuak. Erresuma Batua izan zen lehena txertoa onesten eta jartzen: abenduaren 8an jarri zituzten lehen dosiak. Asteon Ameriketako Estatu Batuetan hasi dira. Europako Batzordeak ez du atzean geratu nahi. Hasieran iragarrita zegoen abenduaren 29an egingo zuela Europako Botiken Agentziak txertoari onespena egiteko batzarra, baina asteon adierazi dute bilera aurreratzeko asmoa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.