Frantziari eta Espainiari ausardia handiagoa eskatzeko mobilizatzera deitu dute

Euskal Herriko 220tik gora herritan eginen dituzte mobilizazioak larunbatean, Sare plataformak eta Bakegileek deituta. 2021 «erabateko konponbidearen urtea» izanen dela espero dute

Sare pataformako eta Bakegileen ordezkariak, Baionan
Sare pataformako eta Bakegileen ordezkariak, Baionan Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2021eko urtarrilak 7 07:45

Askotarikoak eta jendetsuak. Hala espero dituzte Sare plataformak eta Bakegileek larunbatean Euskal Herriko 220tik herritan antolatu dituzten mobilizazioak. 17:30ean hasiko dira gehienak, eta «argitsuak» izanen direla iragarri dute. «Argiak piztuko ditugu, euskal presoen etxeratzearen bidea argitzea irudikatzeko», adierazi du Inaxio Oiartzabal Sareko kideak. «Gauzak mugitzen hasiak dira, baina abiadura azkartu behar da. Orain presoak ez da soilik lelo bat; ezinbesteko etapa bat da», adierazi du Mixel Berhokoirigoin Bakegileak.

Azkenaldian Espainiak «pauso txiki batzuk» eman dituela aitortu du Oiartzabalek: «Espero dugu bide luze baten hasiera izatea». 2021erako «ilusioa» dutela erran du. Baina, leku aldatzeak eta hurbiltzeak egon izan badira ere, oraindik egiteko anitz dagoela ohartarazi du Joseba Azakarraga Sareko kideak: Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideen %29 Euskal Herritik 600 eta 1100 kilometro artean daude; %20, 400 eta 590 kilometro artean; %38, 100 eta 300 kilometro artean. 25 preso baizik ez daude Euskal Herriko presondegietan. «Zerbait mugitzen ari da; hurbiltze batzuk badira, baina oso gutxi dira Euskal Herrira hurbiltzen dituztenak». Aurtengo urteak «behin betiko konponbidearen urtea» izan behar duela adierazi du. «Frantziak eta Espainiak mugimenduak azeleratu behar dituzte».

Frantziari dagokionez, terrorismoaren kontrako fiskaltza izan da azken urteetako oztopo nagusienetakoa euskal presoen gaia konponbidean jartzerako orduan, baldintzapean aske geratzeko eskaera oro sistematikoki ukatzea eskatzen baitzuen. Baina Frederic Haranburu Xistor euskal presoa baldintzapean aske uztea onartzearekin «argi izpi bat» sortu dela erran du Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak. Bide bat irekitzen duela uste du. «Ez dugu onartuko Xistor salbuespen bat izatea». Berhokoirigoinen ustez, «nahikeria politikoa baldin bada, tresna juridikoak aurkitzen dira. Denbora joan ahala, gero eta bateraezinagoa da presondegia bake prozesuarekin eta elkarbizitzarekin».

Babes zabala

Larunbateko mobilizazioek atxikimendu zabala jaso dute Bidasoaren bi aldeetan. Pertsona ezagun andanak eman dio babesa egitasmoari, tartean Juan Jose Ibarretxe eta Karlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak eta Paul Rios Lokarri zeneko koordinatzaile ohiak. Euskal Hirigune Elkargoko batzorde exekutiboak mozio bat proposatu zion batzarrari, eta gehiengo zabal batek eman zion babesa. Hala, Ipar Euskal Herriko hautetsien ordezkaritza zabala espero dute larunbateko mobilizazioan. Jean François Hirigoien Donibane Lohizune (Lapurdi) eta Xantal Ergi Aiziritzeko (Nafarroa Behera) auzapezek irakurriko dute ekitaldiko testua. Halaber, Merkataritza eta Industria Ganberak sei kideko ordezkaritza bidaliko du, eta sindikatuetako ordezkaritza zabala ere espero dute antolatzaileek. Bizik, ELBk eta EHLGk ere manifestazioan parte hartzeko deia egina dute.

Aurki Frantziako Justizia Ministerioan bilkura bat egitekoa dutela iragarri zuen Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak orain dela aste batzuk. Bilkuraren printzipioa finkatua dela berretsi dute Funosasek eta Berhokoirigoinek, baina data zehaztea falta dela. Hilabete bukaera aitzina izatea nahiko lukete.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Antton Troitiño, 2018an, Espainiako Auzitegi Nazionalean. ©EFE

Etxerat-ek salatu du Troitiño espetxean daukatela oraindik

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Hamabortz egun igaro dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Castro epaileak euskal presoa eritasunagatik aske uzteko autoa sinatu zuenetik, baina oraindik ez dute Estremerako kartzelatik atera. Hirugarren gradua emateko autoa irmoa da joan den ortziraletik. Arreta «duina» eskatu du Etxerat-ek.

Izpegin jende andana bildu da pasabidearen zerratzea eta Frantziako indar militarren okupazioa salatzeko. ©BOB EDME

Izpegiko pasabideari, mugarik ez

Ainize Madariaga

Nafarroaren zatiketa salatzeko, berrehun lagunetik goiti bildu da Izpegiko lepoan. Frantziaren okupazio militarra ere gaitzetsi dute

Gaur eguerdiko prentsaurrekoa, Iruñean. ©Jagoba Manterola / Foku

«Ziklo bat ixteko garaia da»

Joxerra Senar

Altsasuko gazteek, haien gurasoek eta herri plataformak agerraldi bateratua egin dute Iruñean. Eskerrak eman dituzte azken lau urteetan jasotako elkartasunagatik. 

Imanol Satrustegi historialaria. Tesia egin du Nafarroako ezker iraultzaileari buruz ©Iñigo Uriz / Foku

Utopia helburu

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

NUPeko historialari Imanol Satrustegik 1970eko hamarkadako Nafarroako ezker «iraultzailea» aztertu du, hilaren 29an aurkeztuko duen tesian. «Iraultza xede hartzeak mobilizatzeko balio izan zuen».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.