Albistea entzun

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan itxita dauden udalerriak

Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa metatua duten udalerriak ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, eta herri horietako ostalaritza ere itxi egingo dute.

PCR probak egiteko gune bat, Agurainen. /
PCR probak egiteko gune bat, Agurainen. / Raul Bogajo/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko urtarrilak 22

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa arteko sarrera-irteerak mugatzeaz gain, astelehenero eta ostegunero Eusko Jaurlaritzak itxi egingo ditu 500 positibo baino gehiagoko intzidentzia tasa duten udalerriak. Eman dituzten datu epidemiologikoen arabera, hauek daude eremu gorrian 5.000 biztanletik gorakoen artean urtarrilaren 22tik, 25era horiek barne: Araban, Agurain; Bizkaian, Abanto, Balmaseda, Bilbo, Bermeo, Elorrio, Gernika-Lumo, Gueñes, Lekeitio, Durango, Markina-Xemein, Muskiz, Trapagaran, Zierbena eta Zornotza; eta Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Beasain, Orio, Pasaia, Tolosa, Villabona, Zumaia eta Zumarraga.

Horiez gain, 5.000 biztanletik beherakoen artean, hauek egongo dira eremu gorrian egun horietan: Araban, Asparrena, Arratzua-Ubarrundia, Iruña-Oka, Bastida, Donemiliaga, Eskuernaga, Guardia, Lantaron, Lantziego eta Legutio. Bizkaian, Ajangiz, Artzentales, Forua, Gizaburuaga, Iurreta, Mundaka, Munitibar, Murueta, Muxika, Otxandio, Sondika, Zamudio eta Ziortza-Bolibar. Gipuzkoan, Aizarnazabal, Ibarra, Leaburu eta Zestoa.

Hala, herri horietako biztanleek ezingo dute alboko udalerrietara joan-etorririk egin, eta taldeko kirol jarduerak etenda geratuko dira. Eremu gorriko udalerrien zerrenda astelehenetan eta ostegunetan berrikusiko du Jaurlaritzak, astero. Datuek datozen egunetan izango duten bilakaerak erabakiko du, beraz, itxitako herrien zerrenda arindu ala puztu egingo den aurrerantzean.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Osasunbideko erietxe bat, Tuteran (Nafarroa). ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Kutsatuen kopurua behera eta behera ari da Hegoaldean

Gotzon Hermosilla

Beste 365 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 29 gutxiago. Kutsatutako gaixo bat hil da Nafarroan, 74 urteko gizonezko bat

Migratzaile talde bat Irungo kaleetan, 2018. urtean. ©Gorka Rubio / Foku

106 migratzailek Irun eta Hondarribiako aterpetxeetan igaro dute gaua

Berria

Eusko Jaurlaritzaren arabera, azken egunetan elkartu diren migratzaile guztiak artatu dituzte, eta inork ez du gaua kalean pasa. Jaurlaritzak kontingentzia plana aktibatu du.

 ©BERRIA

GEHIAGO ZABALDU DIRA ARRAKALAK

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Izurriteak eragin zuzena izan du emakumeen egunerokoan; hainbat eta hainbat aritu dira lan prekarioetan eta feminizatuetan, baldintza okerretan, eta zaintza lanak ere haien ardura izan dira. Eragileek egoeraz hausnartu beharra nabarmendu dute, zaintza sistema publiko baten aldarria helburu.
Erizain bat Galdakaoko ospitalean lanean. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna