Euskal presoak

Baldintzapean aske utziko dute Antton Troitiño euskal presoa, eritasunagatik

Gaixotasun larri eta sendaezina dauka. 1987an atxilotu zuten, eta, geroztik, ia bizialdi osoa kartzelan egin du. Etxerat-en arabera, datozen orduetan aterako da Estremerako espetxetik.

Antton Troitiño, artxiboko irudi batean.
Antton Troitiño, artxiboko irudi batean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko urtarrilak 12

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Castro epaileak ebatzi du Antton Troitiño euskal presoari hirugarren gradua ematea eta baldintzapean aske uztea. Gaixotasun larri eta sendaezina dauka, eta, espetxe araudiaren 104.4 artikulua aplikatuta, aske geratuko da, baldintzapean. Epailearen autoak dio Troitiñok «oso gaixotasun larri eta sendaezina» duela, «neurri aringarrien bidez baino» ezin dela tratatu, eta, beraz, «espetxean egoteak hori zaildu» egin dezakeela. Etxerat-ek jakinarazi du datozen orduetan aterako dela Estremerako espetxetik (Espainia). Datorren urtean beteko luke zigor osoa.

Troitiño 1987an atxilotu zuten, eta 24 urte baino gehiago egin zituen kartzelan. 2011n atera zen. Baina handik egun gutxira atxilotu nahi izan zuten berriro, Parot doktrina aplikatuta. Londresen atxilotu zuten, 2012an —egunkariak banatzen lan egiten zuen han—. «Oker burokratiko batengatik» behar baino lehenago kaleratu zutela iritzita —Espainiako Auzitegi Nazionalaren kontaketa berriaren arabera, 2017ra arte behar zuen preso—, fiskaltzak galdegin zuen haren atxilotzea eta estradizioa. Hamabost hilabete geroago, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak indargabetu zuen Parot doktrina, eta estradizio eskaera atzera bota zuen Westminsterko Auzitegiak. Ondoren, akusazioko argudioak aldatu, eta ETAn berriro sartzea leporatu zion Espainiak Troitiñori. 2016ko abenduan atxilotu zuten berriro ere Londresen, eta paperik gabekoentzako atxilotze zentro batean egon zen, auzibide gorabeheratsu baten ostean, harik eta 2017ko maiatzean Espainiaratu zuten arte. Sei urteko zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak 2018an.

Etxeratek «besarkada handi bat» bidali nahi izan dio Troitiñoren familiari, eta laguntza eskaini dio «egoera zail honetan». Jakinarazi dutenez, Troitiño ez dago gaixotasun larriak dituzten hamazazpi euskal presoen zerrendan, baina Etxerat-ek hainbatetan salatu du Donostiako presoaren «egoeraren jatorria espetxean jasandako muturreko baldintzak eta euskal presoek jasaten dituzten zigor luzeak» direla. Larriki eri diren preso guztiak askatzeko eskatu du euskal presoen senideen elkarteak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Oibarko maisu Gabriel Valentin ikasleei eskola ematen, 1927an. Frankistek hil zuten. ©'Militancia y represión'

Irakaskuntzaren enborra errotik moztu zutenekoa

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Nafarroako Gobernuak bertze urrats bat egin du errepresio frankista sufritu zuten maisu-maistren memoria jorratzeko: 'Militancia y represion. La Federación Española de Trabajadores de la Enseñanza (FETE) en Navarra, 1931-1936' argitaratu du. Irakasleen aurkako garbiketa prozesua aztertu du liburuak.

Garikoitz Mujika EH Bilduko zuzendari nagusia, bigarren kongresua aurkezten. ©EH Bildu
 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

Bultzaka, eror dadin

Ion Orzaiz

Sortuk deituta, milaka lagun batu dira Iruñean, Espainiako koroaren aurkako protestan. Elkartasuna adierazi diete urriaren 12ko auzipetuei

Podemos-IU taldeko Iñigo Martinez eta Miren Gorrotxategi, iaz, Eusko Legebiltzarrean. ©Raul Bogajo / Foku

Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek ez dute akordioa lortu aurrekontuetarako

Maider Galardi F. Agirre

Elkarrekin Podemosek salatu du ez dela baldintzarik egon negoziazio "bermedunik" egiteko. Azpiazuk Elkarrekin Podemosen "bertigo" politikoari egotzi dio akordiorik ez lortzea. 97 milioi euroko inpaktua duen proposamen bat zuten egina.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna