INDARKERIA MATXISTA

Gizonezko bat atxilotu dute Zarautzen, bikotekideari eraso egitea egotzita

Emakumezkok adierazi du urteak zeramatzala tratu txarrak jasaten

jarraia192153.jpg
2021eko urtarrilaren 12a
12:27
Entzun

Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, herenegun, Zarautzen (Gipuzkoa), bikotekideari eraso egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren oharraren arabera, biktimak adierazi du urteak zeramatzala tratu txarrak jasaten. Drogarekin trafikatzea ere leporatzen diote atxilotuari, 410 gramo haxix eta 373 gramo marihuana topatu zituztelako haren etxean. Ertzaintzak epailearen esku utzi zuen, atzo.

Igande gauean gertatu zen atxiloketa. Udaltzaingoak jakinarazi zion Ertzaintzari etxebizitza batean eraso bat gertatu zela, eta hainbat patruilak etxebizitzara jo zuten. Gizonezkoak atea ireki zuen, eta agenteek emakumezko bat ikusi zuten barruan, zeinak kolpeak zituen aurpegian. Hark azaldu zien ertzainei gizonezkoak jo zuela, eta agenteek erasotzailea atxilotu zuten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.