Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga itxiko dute zortzi lekutan

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak muga zeharkatzeko zortzi pasabide ixtea ebatzi du, «terrorismoaren aurkako borroka indartzeko». Bihar ezarriko dute neurria, eta ez dute zehaztu noiz arte iraunen duen.

Poliziaren kontrola Biriatuko mugan
Poliziaren kontrola Biriatuko mugan Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2021eko urtarrilak 12

Ostegunetik aitzina Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide ixtea erabaki du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak, agiri batean jakinarazi duenez. «Terrorismoaren aurkako borroka indartzeko, Schengen espazioaren barneko mugaz gaindiko zirkulazioaren kontrola beharrezkoa» dela adierazi du prefeturak, eta azaldu duenez, kontrolak «indartu eta arrazionalizatzeko» hartu dute neurria. Prefeturaren hitzetan, aldi baterako itxialdi horiek «eragin mugatua» izango dute trafikoaren jariakortasunean eta mugaz gaindiko jarduera ekonomikoan. Oraingoz, ez dute zehaztu noiz arte iraunen duen pasabideen itxierak.

Zehazki, hauek dira itxiko dituzten mugako bideak: Hendaia eta Hondarribia lotzen dituen  itsasoko joan-jinkaria; Hendaiako merkantzia zubia; Lizuniagako lepoa; Lizarrietako lepoa; Sarako bidea, Berruet bentaren heinean; Izpegiko lepoa; Aldudeko ibarra; Iturzaetako lepoa. Gainerako pasabideak irekiak izanen dira. Hala, ibilgailuak eta oinezkoak eremu hauetatik pasatzera gomitatu ditu prefeturak: Hendaia eta Irun arteko Santiago zubia, Pausuko zubia eta Biriatuko muga; Ibardineko lepoa, Dantxariako muga eta Arnegi.

Prefeturak azaldu duenez, Frantziako Barne Ministerioarekin eta Espainiako Gobernuak Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan dituen ordezkariekin hitzartuta hartu du muga partzialki ixteko erabakia. Hendaia, Sara (Lapurdi), Urepele, Baigorri (Nafarroa Behera) eta Larraineko (Zuberoa) auzapezek prefeturaren gutuna eskuratu zuten atzo,  itxieraz abisua emateko.

Ez da lehen aldia Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugan kontrolak indartzen dituztena. Azaroaren 5ean, Frantzia eta Espainia arteko mugako eremuetan polizia kopurua bikoiztuko zutela erran zuen Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, «immigrazio klandestinoari» aurre egiteko. «2.400 ez, 4.800 polizia, jendarme eta militar mobilizatuak izanen dira operazio honetarako». Garai berean, Ipar Euskal Herriko konfinamendu neurriak esplikatzeko prentsaurrekoan, «terrorismoaren aurkako borrokaren» testuinguruan 500 polizia eta jendarme gehiago mobilizatuko zituztela iragarri zuen Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Azken hilabeteetan ugariak izan dira mugako kontrolak.

Ondorio kaltegarriak

Neurri zorrotzagoak ere izan dira aurten. COVID-19ak eragindako osasun krisiaren testuinguruan, Frantziak eta Espainiak Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga ixtea erabaki zuten iazko martxoaren 17an, birusari aurre egiteko konfinamendu neurriak ezartzearekin batera. Ekainaren 21ean ireki zuten berriz, baina artean anitz mugatu zituzten joan-etorriak; baimen berezia zutenak baizik ez ziren alde batera edo bestera pasatzen ahal. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko ordezkarien hitzetan, itxiera hark «kalteak» eragin zituen oro har, eta «eragin negatiboa» izan zuen mugaz gaindiko herritarrengan eta langileengan.
Udaberriko konfinamenduan galdetegi bat zabaldu zuten, eta 2.400 herritarrek erantzun zuten; uztailean eman zituzten inkestaren emaitzak. Ondorioa argia da: «Europako Batasuneko estatu kideek Schengen eremuaren barruan Europako herritarren mugikortasunari ezarritako murrizketek eta kontrolek askatasunak etetea eragin dute».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Baionako karrikak hutsik, atzo, etxeratze agindua dela eta. ©GUILLAUME FAUVEAU

«Lanean ari bazara, argiki izorratua zara»

Joana Ibargarai Leritza

Jean Castex Frantziako lehen ministroak ostegunean iragarri bezala, Ipar Euskal Herrian etxeratze agindua 18:00etatik 06:00ak artekoa da orain, eta atzo izan zen neurria aplikatu beharreko lehen eguna.

Osasun langile bat antigenoen proba bat egiten. ©Gorka Rubio / Foku

Positibo gutxiago atzeman dituzten arren, tasa %7 da Hegoaldean

Berria

834 pertsonak eman dute positibo COVID-19a detektatzeko proban, bezperan baino ia 200 gutxiagok. Gero eta paziente gehiago daude ZIUetan.

Koronabirusaren kontrako txertoa. ©Guillaume Fauveau

Urkulluk dio «onartezina» dela txerto gutxiago jaso izana

Berria

Indurainek esan du Nafarroak «erreserba estrategikoa» duela datorren astean txertaketarekin segitu ahal izateko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.